Barkos Lehendakariak berrikuntza funtsezko tresna ikusten du Pirinioak jendez hustu ez daitezen

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek gaur goizean Bordelen (Frantzia) ziurtatu duenez, berrikuntza eta ikerketa “funtsezko tresnak” dira lurralde-orekaren erronkari aurre egiteko eta zonalde batzuk, Pirinioak esaterako, “era dramatikoan jendez hustu ez daitezen”.

Barkos Lehendakariak Pirinioetako Lan Elkarteko osoko bilkuran parte hartu du (2. zatia) from Gobierno de Navarra on Vimeo.

Horregatik, berrikuntza eta ikerketa “Pirinioetako Lan Elkarteko lanaren adierazpide argia” izan behar dira, Barkos Lehendakariak adierazi duenez. “Ezberdinen arteko komunitatea, eta bakoitzak gure indarguneak aurkeztu behar ditu, abangoardia izaten uzten gaituen hori “, azaldu du Uxue Barkosek.

Barkos Lehendakariak osasun-arloko lankidetzaz aritu da ere, Nafarroarako “estrategikoa den arloa”. Esparru horretako lankidetza-arlo modura adierazi ditu: zahartutako biztanleen arreta, osasun-ikerketa sustatzea eta osasuna garapen ekonomiko garbi baten faktore baten moduan ulertzea.

Uxue Barkosek adierazpen horiek Pirinioetako lan Elkartearen osoko kontseiluan egin ditu; bertan parte hartu dute, halaber, Aragoi, Katalunia eta Euskal Autonomia Erkidegoko agintariek, Nouvelle-Aquitaine eta Occitanie/Pyrénées-Méditerranée eskualde frantsesek eta Andorrako Printzerriak.

Nafarroako Lehendakariak bilera “positiboa” izan dela esan du, eta balantze hori aurten egindako lanera ere zabaldu du 2014-2020 POCTEFA (Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilea) proiektuen lehen deialdiaren ebazpenarekin; bertan, Nafarroak “modu oso berezian” parte hartzen du 25 proiekturekin, eta azken horiek ia bederatzi milioitako finantzaketa europarra dute (EGEF Funtsak).

Hedabideen aurrean goizeko lehen orduan egindako adierazpenetan, bilera hasi aurretik, Barkos Lehendakariak aitortu du mugaz gaindiko lankidetza “garapen sozio-ekonomikorako aukera” dela eta une hauetan edozein eskualderen “oinarrizko” lan-esparruetako bat dela. Gainera, lurraldeen arteko lankidetzak “argi azaltzen du zer garen Europan eta zer Europa nahi dugun”. Alde horretatik, Uxue Barkosek ziurtatu du Pirinioetako Lan Elkartea “ingurune bikaina eta paregabea dela era honetako lana egiteko”.

Pirinioetako Plan Estrategikoa

Osoko bilkuraren kontseiluan Pirinioetako Plan Estrategiko bat egingo dela iragarri da, eta hark ibilbide-orri bat finkatuko du datozen bost urteetarako, Europako estrategiarekin bat etorriz, honako honetara bideratuta dagoena: enplegua, berrikuntza, gizarteratzea, energia eta klima-aldaketari egokitzea.

Iruzkindu