Donejakue bideko errekorra

Donejakue bideak 278.041 peregrino izan ditu aurten, behintzat inskribatuak izan direnak. 2016ak peregrino kopuruan %6aren igoera ekarri digu eta gehienek bide frantsesa erabili dute Konpostelara iristeko.

Esan bezala %63ak hartu du bde frantsesa beraz kalkuluen arabera 175.166 pertsona igaro dira gure lurretatik.

Hainbat tokitatik etorritakoak izan dira, Espainia, Italia, Alemania AEB,Portugal, Frantzia eta Irlanda izan dira hurrenez hurren peregrino gehien jarri dituzten lurraldeak.

Iruzkindu