Langabeziak behera egin du otsailean

Nafarroan 522 pertsonatan jaitsi da langabe kopurua; horrela, 40.720 langabe dago erregistratuta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren agentzietan. Horrek esan nahi du % 1,27ko jaitsiera gertatu dela pasa den urtarrileko datuekiko. Azkeneko urtean 4.376 pertsonatan jaitsi da Foru Komunitateko langabe kopurua; hau da, % 9,7ko jaitsiera izan du langabeziak iazko otsaileko datuekin alderatuta, Espainiako batez bestekoa baino portzentaje zertxobait handiagoa.

Otsaila hilabete ona izaten da langabeziari dagokionez, baina Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak nabarmendu du hau izan dela otsail batean gertatu den “murrizketa positiboena”, “krisiaren aurretik gertatutakoak ere kontuan hartuta”. Horrela, gogorarazi du hilabete arteko % 1,08ko jaitsiera gertatu zela 2007ko otsailean, eta jaitsiera hori azkeneko urteetan izan dela % 0,04koa 2016an, % 0,77koa 2015ean eta % 0,15ekoa 2014an.

Langabezia-datuen banakatzea

Enplegu agentziak kontuan hartuta, eta hilabete arteko datuei erreparatuta, agentzia guztietan gertatu da jaitsiera aurreko hilabetearekiko. Altsasun (% 4,38), Agoitzen (% 4,38), Donezteben (% 2,16), Hiri-zabalgunean (% 1,77), Lizarran (% 1,71), Arrotxapean (% 1,31), Tuteran (% 1,12) eta Yamaguchin (% 0,10).

Urte arteko aldaketan ere, jaitsi egin da langabezia. Altsasun (% 14,04), Tuteran (% 12,92), Donezteben (% 12,78), Lizarran (% 10,73), Yamaguchin (% 10,05), Hiri-zabalgunean (% 9,48), Lodosan (% 7,57), Arrotxapean (% 7,49), Tafallan (% 7,49) eta Agoitzen (% 3,66)

Iruzkindu