Pirinioetako testigantzak parlamentarioei

Atzo Martxoak 29 asteazkena, Usteseko Juliana landaetxean hitzordua jarrita zegoen Landa-Garapen,Ingurugiro eta Administrazio Lokaleko batzordearekin biltzeko, Pirinioan lan eta bizi, Bizirik gaude eta Txantxalan kolektiboen gonbidapen pean, azaroan abiarazitako Pirinio 5 min sinadura bilketari amaiera ematearren.

Bisitan parlamentari delegazio anitza eduki zuen zeinetan EH Bildutik Maiorga Ramirez(batzordeko lehendakaria) eta David Anaut, Geroa Bai-tik Unai Hualde, PSN-tik Ainhoa Unzu, Podemos-AHal dugu-tik Ruben Velasco eta UPN-tik Carlos Garcia Adanero izan ziren gerturatukoak. Izquierda- Ezkerrakoak eta PPkoak ere boluntatea aurkeztu zuten baina agenda arazoak zirela medio ezin izan ziren gerturatu.

Bilera honen helburua zen Pirinioan bizi den despopulatze egoera larria erakustea eta arazo hau geldiarazteko formulak edo laguntzak bilatzea.

Antolatzaileen aburuz, bisita instituzional honek amaiera emanen lioke sinadura bilketen kanpainari zeinetan 2100 sinadura inguru lortzera heldu da.

AURKEZPENA ETA PONENTZIAK

Bilkuraren tarte zabalena Pirinioan bizi eta lan egiten duten 11 pertsonen testigantzak elkarbanatzea izan zen, bakoitza bere alorrean zentratuta eta bakoitzak 5 minututako denbora tartearekin.

Ponenteen argazkia:

Saioko audioa:
Klikatu hemen saioa jaisteko

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu