Militarrak Erroibarren

Gaur jakin dugunez Espainiako militarrak izan dira maniobretan Erroibarren. Zehazki ibilgailuak Sorogaineko bidegurutze ondoan utzita oinezko bidea hartu dute eta Donejakue bidean barna igaro dira.

Gogoratu behar da duela hilabete eskas ere Iratiko Oihanean ibili zirela eta Zaraitzu eta Aezkoako batzarreak gogor gaitzetsi zutela euren presentzia bertako biztanleen egunerokotasuna eta ingurumenaren kaltea argudiatuta.

Kasu honetan iada gogor salatu ditu EHBilduk maniobra hauek sare sozialetan.

Iruzkindu