Nafarroak eta Euskadik esnea ematen duten latxa ardien sektorea elkarrekin sustatzeko plan bat bultzatuko dute

Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak bildu ziren asteartean 10:30etan, Altsasuko Iortia Kultur Gunean, lehen lan-jarduna egiteko. Horrela, sektoreko eragile guztiekin partaidetza eta laguntza prozesu bat hasi zuten, esnea ematen duten latxa ardien sektorea sustatzeko plana diseinatzeko helburuarekin.

Nekazaritzako buruak jakinarazi zuen maiatzean Nafarroako Gobernuak Landa Garapeneko Programan eskatutako aldaketak onetsiko direla, lurraldearekin lotuta dagoen produkzio-eredu hedakorreko eredu bat finkatzen aurrera egiteko. Horrela, goi-mendiko eremuetan konpentsazio-ordainketa handituko da, eta hektareako 71 eurotik 106,5 eurora izatera pasako da. Mendi-eremuetan, 51,19tik 76,79ra pasako da. Muga naturalak dituzten eremuetan ere handituko da konpentsazioa: 40 eurotik 60 eurora hektareako

Nafarroan 200 ustiapen baino gehiago dituen sektoreak ondorengotza edukitzearen inguruko kezka handia dauka eta honezkero lehen lerroan jarri zuten gazteen inguruan lehen sektorearen apologia egitea ezinbestekoa dela.

Iruzkindu