Bi zauritu moto istripu batean Ariben

Bi motorista zauriturik suertatu ziren atzo Ariben gertatutako istripu baten ondorioz Nafar Gobernuaren arabera. 12:30ak aldera izan zen ezbeharra NA-140 errepidetik zihoaztela 8.kilometroan dagoen bihurgune batean erori ostean.

Zauritutako batek hainbat hezur haustura izan zituen eta zonaldeko medikuek aholkatuta helikoptero bidez eramana izan zen hospitalera. Bigarrenak aldiz zauri arinak zituenez erabaki zuten anbulantziarekin eramatea hospitalera.

Iruzkindu