Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan egun berezia izan da eta jarraipen berezia egin diogu deituta zegoen Greba feministari. Saioan Piriniotako bi emakumeren testigantzak eduki ditugu, Leire Remiro eta Ana Sagardoirenak, biak ala biak pozik egunak hartzen ari zuen arrakasta ikusita.Grebarekin lotuta Info7n Gasteizen egondako arazo baten inguruan Zuriñe Rodriguezi eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Baita ere kolaborazio bat izan dugu Xanti Begiristainena zeinek Eduardo Galeanoren Martxoak 8 idatzia ekarri digu gurera. Bukatzeko Bernadette Argain eduki dugu Irulegi irratitik iparraldeko berriak aipatzen.
Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun!

Egun on, Auñamendi!

Izenburua: Martxoaren 8ko saioa

Iraupena: 2:15 ordu

Klikatu hemen saioa jaisteko

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu