Erasoa, dispertsioa eta hondartzetako ekimena

Guzti honetaz solasteko Etxerateko bozeramaile den Urtzi Errazkin izan dugu. Azken gertakariak errepasatu ditugu berarekin bai Algecirasko autobusak jasandako erasoa eta baita Kepa Arronategi presoaren senideek jasandako istripu arina. Bi gertakari hauek Urtziren esanetan dispertsio politika ankerraren erakusleiho dira eta behingoz indargabetuta egon beharko litzateke dispertsio politika. Honi erantzuna emateko mobilizatzea beharrezkoa denez, asteburu honetan hondartzetako ekimena burutuko da euskal kostaldean.

Deialdiak:
-Bizkaia: Muskiz, Laida, Laga, Laidatxu (Mundaka), Lekeitio eta Ondarroan 12:00etan; Bakion 12:30etan; eta Ean 13:00etan. Eta bezperan, abuztuak 4, Gorliz-Plentzian 12:00etan

-Gipuzkoa: Deba, Zarautz, Orio eta Donostian, eguerdiko 12:00etan; Mutrikun 12:30etan.

-Lapurdi: Hendaian 12:00etan.

Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu