Intsumisioaren testigantza jasotzeko lana


“2 urte eta 4 hilabete” izenburua dauka intsumisioaren inguruan eraikitzen dabiltzaten dokumental berria. Proiektu honetaz solasteko dokumentalaren zuzendaria den Lander Garrorekin izan gara. Proiektua intsumisioaren testigantza jasotzea du helburu eta horretarako 6 pertsona intsumituen testigantzak ardatz hartuta eraiki dute proiektua.

Landerrek aipatu bezala, intsumisioarekin kolektibo moduan amaitu bazen, era horretan eraman nahi dute proiektua aurrera, modu kolektiboan. Horrexegatik abian jarri dute crowdfunding kanpaina bat.

Proiektuari ekarpena egiteko:

https://www.verkami.com/projects/23363-2-urte-4-hilabete

Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko



Iruzkindu