Negu eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen eskutik

Aste bukaerak eta honen hasierak elurra eta prezipitazio ugaria ekarri digu. Barealdiaren erdian izan gara gaur  David de Andresekin. Berarekin errepasatu ditugu elur geruzak eta asteburuak utzitako datuak eta horren ondotik datorren asteburuaren iragarpenarekin sartu gara.      David de Andres Irati irratian

Gertakizuna eta Jenisjoplin liburuen inguruan aritu ziren Aurizberri eta Agoitzeko Irakurle taldeek

Mikel Antzak gidatutako irakurle taldeek bi emakume idazle haundien obretan murgildu ziren aurrekoan euren literatur solasaldietan, alde batetik Annie Ernauxen Gertakizunan eta bestetik Uxue Alberdiren Jenisjoplinen. Annie Ernauxekin batera Mikelek Aurizberriko literatur zaleei ere gomendatu zien Ramon Saizarbitoriaren Egunero Hasten delako irakurketa gehigarri gisa. Auzperriko Irakurle Taldea- Martxoak 19 Belatz komikigilearen Gerezi Garaia Agoitzeko Irakurle […]

“El Taller de Miss Kekas” ireki ditu ateak Otsagabian

Pandemia garaian eman zion bide bere pasio berriari. Berria diogu zeren ohituta geunden euren poemetaz gozatzera baina bertan hasi zen joste lanetan. Handik eta hemendik sorkuntza modu berri honek orain bere ekintzailetzara bideratu du Lucia Gorria. Abenduan hartu zuen erabakia eta 3 hilabeteren ostean pasa den asteburuan ireki zituen ateak Otsagabiako Patata Biltegi zaharrean “El […]

Bueltan dira Galuzerrita txokora Garraldako ikasleak bertako berriak ekartzen.

Plazerra da beraien berri izatea eta gaur beraiena ez ezik eskola osokoa ekarri digute. Izandako ekimenak, ateraldiak eta aurki eginen duten ikasbidaia konpartitu dute gurekin. Esker mila, kuadrila eta lehenago ez bagaude izugarri gozatu Berlinen!       Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleima Irati Irratian:

Martxoa bete aldarri eta ekimenaz Agoitzen Emakume Langilearen Nazioarteko eguna kari

Aurten ere Martxoa bete ekimen eta aldarriz izanen da Agoitzen, Berdintasun batzordeak eta Brazalete morearen asanbladak antolaturik. Martxoaren 8 Emakume Langilearen Nazioarteko eguna izanik hilabete osoa berdintasuna eta zaintza sistema publiko baten aldeko aldarriak izanen dira nagusi. Egitaraua errepasatzeko Agoitzeko Berdintasun eta Osasun zinegotzaia den Alicia Zunzarren Garcia izan dugu gurean.         […]

Asteburuko prezipitazio eta elurrak eta aste bukaerako eguraldia David de Andresen eskutik

Aste bukaerak eta honen hasierak elurra eta prezipitazio ugaria ekarri zigun. Asmatu egin zuen David de Andresek eginiko iragarpenean eta elurra heldu zen gurera, nabarmentzekoa Abaurregainan izandako 50 cm-ko geruza edota Belagoako estazioko 1,2 metroko geruza. Baita aipatu digu elur jausi batek arazoak sortu ditu Belagoan eta honen ondotik aste bukaera honetarako eguraldi iragarpenarekin sartu […]

Iritsi da Pirinioetako VI. mikroipuin lehiaketa

Aspaldiko partez ez zela gurean izaten eta gaurkoan jakinda Pirinioetako VI. Mikroipuin lehiaketa abian dela itzuli zaigu Idoia Zabaltza euren kolaborazioarekin. Berarekin errepasatu dugu lehiaketaren nondik norakoak baita lanak nola aurkeztu behar diren aipatu ere. Edozein zalantza edukita euskara teknikariekin harremanetan jartzea gomendatu digu.         Idoia Zabaltza Irati Irratian:

Liburutegiaren itxiera egunak, Baziren Behin 8 liburutegi eta hainbat berri

Itzuli gara Aurizberriko liburutegira Mari Mar Agosekin egotera. Lehendabizi adierazi digu datorren martxoaren 1a eta 4a itxita egonen dela liburutegia opor egunak direla eta. Ondoren Baziren Behin 8 Liburutegi proiektuaz eta zenbait berriaz solastu gara berarekin.         Mari Mar Agos Irati Irratian:

Gureari eusteko deia Errigorako azken kanpainan

Urtero lez hemen da Nafarroa Hegoaldeko uzta eskutik eskura Errigora kanpaina. Aurten Eutsi Gureari leloa erantsi diote, aldarrikatuz bide horri eutsi eta aurrera egin behar dela. Kanpaina honetan, kontserbak eta olioa eskatzeko aukera ematen digute, aurten gainera ardoa gehitu dutelarik. Elikadura burujabetzan ere argiak dira emandako pausuak ia produktu guztiak ekologikoan eskuratzeko aukera baitago. Kanpainaren […]