Berdintasun politikak eta ekinaldiak sustatzeko teknikariak lanean dira

Zonaldearen behar bat asetu da, urriaren 26tik lanean baitaude Berdintasun Teknikariak Pirinioan. Bi dira eta gaurkoan Auñamendi eskualdeaz arduratzen den Amaia Abucide Aylagasekin izan gara bera ezagutzen lehendabizi eta bere lana ondoren. Berdintasun politikak garatu eta gizartean eragiteko erronka dauka. Aipatu digunez harrera bikaina izan du hemengo biztanle zein agintarien aldetik. Gogotsu dator lanerako eta […]

Presoen afera konponbidearen bidean jartzeko giltzak batzera deitu dute Sare Herritarrak eta Etxerat Elkarteak

Bilboko La Casillatik arratsaldeko 16:00etan hasiko da larunbatean Sare Herritarrak eta Etxerat Elkarteak deitutako “Konponbiderako Giltzak” manifestazioa. Leloa urriaren 21ean aurkeztutako manifestuari ematen dio jarraipena eta finean euskal presoei ezartzen dizkieten salbuespen politikak eten ditzaten eskatzea da. Babes zabala jaso du mobilazioak baita manifestuak ere. Hau guztiaz solastu gara Sare Herritarrako bozeramailea den Mikel Mundiñanorekin. […]

Jone Alastuey Uztarrozeko alkate izanen da berriro, komunitatearen alde egiten segitzeko asmoz

Berze lau urtez Uztarrozeko udalaren eta Erronkariko Batzordearen kudeaketan arituko da Jone, “anitx baitago egiteko”, nahiz eta batzuetan, berak dioen gisan, “oso zaila den gauzak burutzea Gobernuko legislazioa ez baita gurera egokitzen”.  Alabaina, komunitatearen aldeko aldarria egiten du, pentsamendu kolektiboa sortzeko eta denon artean denon onki izatea txerkatzeko. Herritarrak parte hartzera animatzen ditu, ez bada […]

Flavien Paget Burgiko alkate berriak udalean bere ekarpena egiteko gogoz ekin dio legealdari

Frantziako iparraldekoa sortzez, duela 4 urte ezarri zen Burgin. Pirinioetako herrigintzan bere ekarpena egiteko gogoz dago, baita Pirinioetako Mahaian parte hartzeko ere. Bosteko udal-taldea osatu dute, Txabalko, eta lana arloka banatuko dute. Hauek dira hautetsiak: Flavien PagetIñaki Lacasia MendizabalMarta Zudaire AznarezPaula Urzainqui RecariKoldo Cilveti Zazpe   Eskerrik anitx, talde, eta kuraia on guzier!     Flavien Paget […]

Amaia Andueza, Orontzeko alkatea, herri gaztetu batendako lanean

Maiatzeko hauteskundeetan aurkeztu zuten Bihurgune udal-zerrenda Orontzen, hiru gaztez osaturik: Silvia Pena Lorente, Javier Montes Andueza eta Amaia Andueza Gastesi.  Lana hiruren artean banatzen dutela erran digu Amaiak, alkateak, jarduna orekatua izan dadin. Orontzek 52 biztanle besterik ez dituen arren, gazte anitx daude, eta lan handia egiten dute Zaraitzu ibarraren eta Pirinioaren biziraupen duin baten […]

Ander Goikoa, Orbaizetako alkate berria, herrigintzan eragiteko gogoz hasi da udalean

Txantxalan udal-taldea osatu dute Orbaizetan Irantzu Zabalza Barberena,  Alberto Erdozain Goikoa, Maite Erdozain Goikoa, Edurne Eginoa Txapar eta Ander Goikoa Fernandezek. Datozen lau urteetan udalaren kudeaketaz arduratuko dira, baita eskualdeko zenbait erakundeez ere, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateaz edota Bidausi Zabor Sendoen Mankomunitateaz, bertzeak bertze. Onena opa dizuegu bostoi, eta esker mila herrigintzan parte hartzeagatik! BIBA […]

Unai Irigarai Auritzeko alkate berriak gazteen ikuspegiaz ekinen dio udalaren kudeaketari

Pirinioetako herrietako alkate berrien mintzaldi-erronda abiatu dugu Irati Irratian, eta oraingoan Auñamendi eskualdeko herrigintzan jardunen duen Unai Irigarairekin izan gara. Bere udal taldea, Pirinioetako beste hainbat bezala, hauteskundeen bigarren bueltan eratu da, bost kideetako taldea, gazteez, emakumeez, zein urte luzez udalean daramatzaten kideez osaturik: Joxepe Irigarai Gil, Andrea Juandeaburre Serna, Ana Azanza Burusco, Eder Martinez […]

Gardeko alkate berriak ilusioz ekinen dio bihar udalari

Erika Elgueta izendatuko dute bihar alkate Gardeko Udalean. Kanpotik etorrita den arren, Pirinioetako herrigintzan lan egiteko gogotsu dago , eta bere lantalde berriarekin batera udal parte hartzailea sustatuko dute herrian. Orain arteko alkateak, Jose Javier Etxandik, 26 urte eman ondoan hasiko da Erika herria kudeatzen; beretako “ikasketa handia izanen da Txabinaren esperientzia jasotzea”. Guk Irati […]