Egun on, Auñamendi!

Astea, bi bisita egiten hasi gara. Lehenik Euskalerria irratira eginikoa zeinetan Mikel Bujanda topatu dugun iruñerriko kronika pasa zezan. Ondoren Xorroxin irratira jo dugu, Julen Zelaietarekin egoteko, Bidasoa eremuko berriak jasotzera. Bide batez finalerako sailkatzeagatik zoriondu dugu. Bukatzeko Andres Bidarterekin izan gara azkenengoz gainera animalien sabelaldean izan daitezken lesioen inguruan aritu zaigularik. Hemendik esker onena […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, Jose Ignacio Ubau gure artean egon da, azkeneko egunean kontatukoari segida ematen. Zaindu eta zaintzearen garrantziari buruz elekatu digu. Hirugarren atal bat egongo dela aipatu digu. Karrape irratiko Unairekin hitzegin dugu, eta eguberriei buruz mintzatu dugu. Han Olentzerori Oratzaro deitzen diotela konturatu gara. Aitor Agirrezabalekin Hatortxurock jaialdiari buruz hitzegin dugu, sarrera guztiak salduak daudela […]

HATORTXUROCK XXII. EDIZIOA

Datorren asteburuan izango da HATORTXUROCK musika jaialdi, XXII. ekitaldia izango da aurtengoa eta urtero bezala entre zementerios lekuan izango da, Ätarrabian. Aitor Agirrezabalekin hitzegiteko aukera izan dugu, antolatzaileetako bat. Sarrera guztiak salduak daudela erran digu eta montaketen ezkeneko txanpan dabiltzala. Bi helburu nabarmendu ditu, rock musikaz gozatzea, eta presoen urrunketa eta dispertsioaren aurkako kausan laguntzea. […]

Egun on Auñamendi !!!

Gaurkoan, lehenik eta behin, Xorroxin irratiko Julen Zelaietarekin izan gara baztan eta inguruko kronika egiten. Ondoren Ohianerekin hitzegiteko aukera izan dugu, Garraldako musika eskolako irakaslearekin, guar artxaldeko 18:00etan egingo den eguberriko kontzertuari buruz. Euskal Herri irratiko lagunekin hitzegin dugu, Iruñerriko kronika kontatu digu Mikel Bujandak. Andres Bidartek astelenero legez, gaurkoan abereen frakturei buruz elekatu digu. […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Javier Inciarte izan dugu Kamerunera eginiko bidaiaz mintzatzeko. Ondoren Leire Remiro izan dugu Laurentxi elkartearen eskaintza formatiboaz aritzeko.Baite ere Erronkari aldera egin dugu salto eta Julian Gabasekin Erronkaribarko agenda errepasatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Otsailaren 2ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan bi astetan behin dugun kolaborazioa izan dugu, non Xanti Begiristainek Manex mutiko bihurriaren historiaren 8. atala kontatu digu. Bestetik Gurutze Gorriako Iosune Anocibar izan dugu Errefuxiatuenn Harrera programaren inguruan mintzo. Bukatzeko Izaskun Zabaltzarekin egin dugu topo Errigoraren kanpaina berria azaltzeko asmoz. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Azaroaren […]

Auritzen jaia erre arte!

Gaur Unai Irigaray Auritzeko jai batzordeko kidearekin egon gara, aste bukaera honetan hasten bait dira Auritzeko Sanjuanak. Unaik ederki azaldu digu zer topatuko dugun bertako jaietan baita luzatu ere Aezkoako beste herriei herrien arteko ginkanan parte hartzeko deia, pike sanoak izanen direla ziur dagoelarik. Pikeak alde batera utzita eta suaren garrantzia goraipatu du eta beraz […]