Egun On, Auñamendi! 500 eta zutik eta Karrape irratia

Gaurko saioa 500 eta zutik! dinamikaren baitan solasten aritu gara Ernaiko kidea den Unai Irigarairekin. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotsetik bertako kronika jasotzera. Izenburua: Martxoaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Bostehun eta zutik! ekimena aurkeztuko du Ernaik Garraldan

Gazte martxa bat abiatuko da aste santuan Ernai Gazte Antolakundeak antolatuta Zugarramurditik Elizondora, 500 urte eta gero gazte belaunaldi berriek Amaiurko setioan jardun zutenen borrokarako grina daramatela aldarrikatuz. Eskaintza formatiboa eta aisialdikoa ez dira falta eta honen aurkezpena datorren ostiralean eginen dute Garraldako Etxabarrengoan. Aurkezpena borobiltzeko bertso afaria eginen dute Josu Txoperena eta Idoia Granizorekin. […]

Pirinioko ekintzailetzaren erakusleiho eta pizgarri izan nahi duten jardunaldiak antolatu du Gupirinioa taldeak

Pirinioko mahaiko ekintzailetza taldetik eratorritako proiektu bat jarriko da martxan datorren asteburuan. Ekintzailetza jardunaldiak liratezke proiektu hura eta bertako ekintzailetzaren erakuslehio eta etorkizuneko ekintzailetzaren pizgarri izatea du helburu. Horretarako bertako zein beste zenbait tokietako esperientzien elkar-trukea izanen dute bertan. Jardunaldi hauetaz Gupirinioa lan-taldeko Naia Sanchezekin solastu gara gaurkoan. Programa eta inskripzioa egiteko ekintzailetza jardunaldien orrian […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta ekintzailetza jardunaldiak

Asteartea da eta beti bezala Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eguna, bertatik Martin Juanenak kronika pasa digularik. Ondoren, Gupirinioa lantaldeko kidea den Naia Sanchez izan dugu Ekintzailetza jardunaldien inguruan solasean. Izenburua: Martxoaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita

Astelehenero bezala Euskalerria irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik aritu zaigu Haritz Pascual berri-emailea. Ondoren, Lesakara jo dugu eta 41 urte bete berri dituen Xorroxin irratian Julen Zelaietarekin egin dugu topo bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Martxoaren 21eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Errigorak oinak lurrean edukita abiatu du kanpaina berria

9 urtez elikadura subirautza eta euskara aldi berean sustatzen darama Errigora ekimenak. Martxoaren 10etik 30era kontserba eta olioa kanpaina abiatu dute eta honen inguruan solastu gara bertako kidea den Xanti Kirogarekin. Aurreko kanpainetatik oso balorazio positiboa egiten duen arren Errigorak poliki-poliki jarraituko dio bere bideari oinak lurrean edukita. Eskariak burutzeko Errigoraren webgunetik egin dezakezue edota […]

Aintzinan izandako Agoitzaren gogoaz mintzo

“Añoranzas de un Aoiz Que fue” liburuaren aurkezpena eginen da gaur Agoitzen. Hori aitzakitzat hartuz bere egilea den Kiko Lako izan dugu gaurkoan gurekin. Agoitzen gertaturikoak izan ditugu hizketagai eta hauek Agoitzen sortu dituzten aldaketak ere. Kiko Lako Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Iraganeko Agoitzeri buruzko liburua, Errigorako kanpaina berria eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioa iraganeko Agoitzeri begira hasi dugu, gaur arratsaldean aurkezten baitu Kiko Lakok bere “Añoranzas de un Aoiz que fue” liburua. Honetaz solasten ibili gara Kiko Lakorekin. Ondoren, Errigoraren kanpaina berriaz solasten aritu gara bertako kidea den Xanti Kirogarekin. Bukatzeko ostiralero egiten dugun bisita egin dugu Juan Pito Bentara eta bertatik aritu zaigu beti bezala […]

Egun On, Auñamendi! Zaraitzuko lurrikara multzoa, Foru hobekuntzaren dokumentala, Agoitzeko ikerketa soziolinguistikoa eta Garraldako futbito txapelketa

Gaurkoa Zaraitzun ematen ari diren lurrikaren multzoaz solasten hasi dugu Antonio Aretxabala geologoarekin. Ondoren, Foru Hobekuntza garaietan emandako joku zikinaren inguruan solastu gara Mikel Soto hauxe bera lantzen duen dokumentalaren gidoilariarekin. Hau amaituta, Idoia Zabaltza izan dugu Agoitzen izandako ikerketa soziolinguistikoaren nondik norakoak azaltzen. Bukatzeko, Garraldako futbito txapelketa errepasatu dugu Oscar Andueza lagunarekin batera. Izenburua: […]