Auritzen iraganera argazkitan

Gaurko saioan Joxepe Irigarai izan dugu bihar Auritzeko Kultur etxea bere liburua den Auritz argazki zaharretanen gehigarri bat aurkezten bait da. Gehigarri honek 120 argazki ditu halere balore handiagoa daukate liburuan eta gehigarrian agertzen diren argazkien istorioak, Joxepek aipatu digun moduan. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Euskara baztertua euskal pilotan

Gaurkoan Xanti Begiristainek bi astetan behin egiten duen kolaborazioan, frontoietan bizi den euskararen egoeraren inguruko hausnarketa ekarri digu. Bertan azaldu digu apostuak daramaten artekariak dauden lekuan egonda beti gazteleraz egiten dute hain euskalduna den kirol honetan. Bere ustetan enpresen agindua da horrela jardutea. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Turismofobia

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, pil-pilean dagoen gaia hartu dugu, medioek hainbeste aipatzen dabiltzan turismofobia. Angel Marik ederki asko azaldu digu zergatik ematen ari den fenomeno hau eta aitortu digu ere ez dela berria inondik inora. Turismo masibo horri aurre egiteko formula orekan daukala funtsa ere komentatu digu eta baita plazaratu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan gure zonaldeko jaien tourra Orondritzera eraman gaitu eta bertan Leire Remiro aritu zaigu jaietako programaren inguruan.Gaurkoan ere, bi astetan behin ditugun bi kolaborazio izan ditugu, Angel Mari Loperenarekin turismofobiaz aritu gara eta Xanti Begiristainek euskal pilotan eta frontoietan euskararen egoeraren inguruko testutxo bat irakurri digu. Bestalde Joxepe Irigarai izan dugu ostiralean aurkeztuko duen […]

Agoitz, publiko guztiendako jaiak

Hori esan digu Marisol Martinez AGoitzeko Kultur teknikariak. Egitarau oparoa osatu dutela adierazi digu Kulturguneatik eta publiko guztietan pentsatu dutela ere aitortu digu. Nabarmendu du ere Agoitzeko jaietan bertako kolektiboek egiten duten lana. Baita ere gogoratu digu ikusita jaietan izaten diren eraso sexistak programan gehitu egin dute horrelako eraso bat jasan edo ikusi ta gero […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Marisol Martinez izan dugu Agoitzeko Kultur teknikaria Agoitzeko jaietaz mintzatzen.Gero Jose Ignacio Ubau izan dugu alaitasuna bilatzeko gomendioetaz hitzegiten. Bukatzeko Karrape irratira jo dugu, festa usaia dariola eta bertatik Unaik ederki asko aritu zaigu Leitzeko Bestetaz. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 9ko saioa Iraupena: 2:40 […]

Jaiak berotzen Angiluerrekarekin

Halaxe dabiltza agoiztarrak.Jaien aurretiko beroketa asteaz hitzegiteko Joseba Corera eduki dugu gurean. Josebak ederki asko azaldu digu nola antolatu dituzten jarduerak eta orain artekoak arrakasta izan dutela ere aitortu digu. Agoitzeko jaiak berotzeko asmoz aste osoko egitaraua antolatu dituzte Angiluerreka elkartetik, eta baita jaien tartean ere nola ez. Agoitzera gerturatzeko animatu gaitu, ondo pasako dugula […]

Dantzatu nahi duenak doala Orbarara

Hori aipatu digu Gorka Beunzak berarekin eduki dugun elkarrizketan.Berak esan digunez oso bereziak dira Orbarako Xeiak zeinetan jendea nahastuta ibiltzen den. Ekimen anitz antolatu dituzte ortziraletik hasi eta asteartera bitarte. Halere dantzatzen ez dkaien baina ondo pasatu nahi duena ere beso zabalik hartatua izanen dela aitortu digu, beraz ez dago eskusarik ez gerturatzeko! Klikatu hemen […]