Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Martin Juanenaren laguntzarekin hasi dugu Aralar irratian. Ondoren Ozenki txistulari taldeko Jon Garmendiari eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu, larunbatean Auritzen kontzertua emanen baitute. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu mikroplastikoak airean egotearen inguruan solasten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Apirilaren 30eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoa atzoko hauteskunde orokorren emaitzak errepasatzen hasi dugu. Saioa Euskalerria irratia bisitatzen jarraitu dugu, bertatik Mikel Bujandak prestatutako kronika jasotzeko. Bukatzeko Xorroxin irratira jo dugu, Julen Zelaietarekin egoteko, Bidasoa eremuko berriak jasotzera. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Apirilaren 29ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Mezkiritzeko Herriko Txokoren mende erdia

Hori da, mende erdia beteko du Mezkiritzeko Herriko Txoko elkarteak. Hori ospatzeko, bihar egun osoko egitaraua prestatu dute bertakoek. Historiaz eta biharko egunaz solasteko bertako bi kiderekin izan gara Xabi eta Alvarorekin alegia. Alvaro Herriko Txoko elkartearen sustatzaileetako bat dugu eta bererakin mende erdi honek emandakoa errepasatu dugu. Xabirekin aldiz ospakizun haundian izanen ditugun ekimenak […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur, Lehoskotik atalarekin hasi gara Karlos Buenoren laguntzarekin. Ondoren Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko kronika pasa zezan . Gero Mezkiritzerako bidea hartu eta Herriko Txoko elkarteko Xabi eta Alvarorekin izan gara elkartearen 50.urteurrenaren harira. Bukatzeko Irulegi Irratiko lagunen berriak jaso ditugu. . Eta, nola ez, zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Apirilaren 26ko saioa […]

Liburuaren eguna eta lehiaketak

Gaurko saioan, Mari Mar Agos  izan dugu berriz ere. Saio honetan, Liburuaren eguna dela eta antolatu dituen ekimenen inguruan aritu zaigu. Orri markatzaile tailerra ta lehiaketa aurrera doa aste honetan. Ostiralean aldiz Dixit jolasarekin izanen dira arratsaldea gozatzen. Bukatzeko bakoitzaren liburu gustokoenaren inguruko lehiaketa azaldu digu ere. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Mari Mar Agosen kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan liburuaren egunaren baitako ekimenen inguruan aritu zaigu. Ondoren, Xabier Ertze zaraitzuko laguna izan dugu Otsagiko Elkartasun egunaz elekatzen. Bukatzeko Argia astekariak Glovo enpresaren inguruko erreportaia ekarri dugu gurera. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Apirilaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Martin Juanenaren laguntzarekin hasi dugu Aralar irratian. Ondoren Hala Bediko lagunek Jon Altza Korrikako koordinatzaileari eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu Notre Dame erreketaren inguruan solasten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Apirilaren 23ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko