Egun On, Auñamendi! Lakabeko Afrodantza topaketak eta Urrotz-Hiriko iraunkortasun feria

Saio hau dantza afrikarretan murgilduta hasi dugu, Baobab dantza eskolako Ainhoa Carrerak lagunduta. Dantza eskola honek Lakaben antolatu baititu asteburu honetan topaketak. Ondoren, Irati mankomunitateak antolatutako Iraunkortasun feria ezagutzera joan gara Mabel Cañada bertako lehendakariaren eskutik. Izenburua: Irailaren 17ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Afrodantzak, asteburu honetan Lakaben Baobab dantza eskolaren eskutik

Gorputz dantzagarriarekin hasi dugu gaurkoa, jakin izan baitugu asteburu honetan Lakaben Afrodantzen topaketak izanen direla. Publiko guztientzat antolatu dituzte Baobab dantza eskolako lagunak eta zinez asteburu berezia izanen dela ziurtatu digute. Hau guztia errepasatu dugu Ainhoa Carreraren eskutik. Ainhoa Carrera Irati irratian