Gure Aizpeako Kristina eta Karmelerekin Aezkoako martxoaren 8az elekatzen.

Marxoaren 8a bueltan da. Beste toki askotan bezalaxe Aezkoan egitarau oparo batekin datorkigu Gure Aizpea elkarteak antolatuta. Horretaz elekatzen Karmele Galartza eta Kristina Saura izan ditugu gaur gurean. Martxoak 7-8rako egitaraua: Gure Aizpeako Karmele Irati irratian Gure Aizpeako Kristina Irati irratian

Martxoak 8 Agoitzen, Marisa Goñirekin solasean

Igandean izanen da Emakumearen Eguna eta Euskal Herriko hainbat herri zein hirietan Agoitzen ere hainbat ekimen antolatu dituzte egun hau ospatu eta aldarrikatzeko. Guzti honetaz solasteko Marisa Goñi Berdintasun zinegotziarekin egin dugu topo, lehen eskutik jaso dezagun Agoitzen izanen den egitaraua. Martxoak 7-8rako egitaraua: Marisa Goñi Berdintasun zinegotzia Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Martxoak 8 Aezkoan eta Agoitzen

Gaurko saioan Gure Aizpeako kideak diren Cristina Saura eta Karmele Galartza izan ditugu. Aezkoan, martxoaren 8aren karietara antolatutako kontuetaz aritu zaizkigu. Bukatzeko, Agoitz aldera jo dugu eta bertako Berdintasun zinegotzia den Marisa Goñirekin aritu gara martxoaren 8rako hirian antolatu duten ekimenetaz . Izenburua: Martxoaren 5eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Sexu indarkeria eta berdintasuna lantzen

Hautu hori hartu du Auñamendi Gizarte Zerbitzuetako mankomunitateko hezitzaileak. Berarekin , Amaia Ubaurekin, hitz egin dugu antolatu berri dituen bi tailerren inguruan, Lehena sexuz banandutako sentsibilizazio tailerra bat dugu maskulinitate berrien inguruan mutilengan eta indarkeria atzemateko tailerra emakumeengan. Beste tailerra sexu indarkeriari nola aurre egiten zaion irakatsiko diete gazte eta ostalaritzako langileei. Amaia Irati irratian, […]

Biolentzia matxistaren kontra elekatuz Erroko Laurentxi elkartearekin

Azaroaren 25, emakumeen kontrako biolentzia gogora ekartzeko eguna da batez ere. Eta guk Erroibarreko Laurentxi elkartearekin egin dugu. Igandean dokumentala ikusi eta kontzentrazioa egin zuten Aintzioan. Guzti horretaz mintzatu da Irati irratian Elena Xankoi. Laurentxi elkartea Irati irratian

Egunon Auñamendi! Hauteskunde osteko analisia Jule Goikoetxearekin

Irati irratia Arrosa irrati sareko kidea ere bada, eta Euskal Herriko beste irrati batzuetako edukiak entzuten dira gurean egunero. Gaurkoan Zebrabidea saioan Jule Goikoetxea politilogoak hauteskundeen inguruan egindako analisia entzun dugu saioan besteak beste. Aralar irratitik Martin Juanenak bertako berri eman digu eta Katalunian Tsunami Democratic herri mugimenduak Jonquerako mugan egindako ekintza eta mobilizazioa jarraitu […]

Egunon Auñamendi! Enaren bideak Xiberuara, Pirinioetako emakumeen topaketa

Kataluniako berriak aztertu, Nafarroako errealitateari so egin, Euskal Herriko albisteak irakurri eta Aralar irratiko Martin Juanenak egunean jarri gaitu. Izabako Kurruskla kultur elkarteko Fernando Hualderekin asteburuko ekitaldiei buruz solas egin eta Pirinioko emakumeen topaketari buruz aritu gara Karmele Galarzarekin. Izenburua: Urriaren 22eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko