Irulegiko indusketa eta eskua mintzagai izanen dute gaur Erronkarin

Aranzadi zientzia elkarteak Kebenko elkartearekin batera hitzaldia antolatu dute gaurko (Abuztuak 21) Irulegiko indusketa eta Irulegiko eskuaren inguruan. Irulegiko eskua izan da aspaldiko aurkikuntzarik nabariena batez ere euskararen presentziari dagokionean, antzeman baitaiteke bertan izkribatutako testuan euskara edo proto-euskara zerabiltzatela. Soladaldia aitzakitzat hartuta Kebenko Elkarteko Koldo Viñualesekin izan gara gaurkoan.   Koldo Viñuales Irati Irratian:

Aurten Erronkarin izanen da Uskararen eguna

Beroketa ariketa zenbait egin ondoren asteburu honetan ospatuko da Uskararen Eguna Erronkarin Erronkari Uskararen Ebiltari lemapean. Urte hasieratik hona zenbait ekintza burutu dituzte, mendietatik txangoa eta toponimiaren errepasoa, dokumentala baten proiekzioa eta Pirinioetako Kantuz taldeen topaketak alegia. Orain heldu zaie hainbeste itxaron egin duten eguna Uskararen Eguna zeina ostiralean hasiko den Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en […]

150 kantez osatutako kantutegia plazaratu du Kebenko elkarteak

Kebenko Uskara elkarteak lan itzela egin du azkenaldian kantutegi propio bat editatzeko. Erronkarirako pentsatuta zuten hori aldiz pirinio osorako proiektu izatera zabaldu dute eta horren koordinatzailea den Koldo Viñualesekin izan gara kantutegiaz solasten. Abestien artean ibarra bakoitzetik 6na kanta sartu dituzte kantutegian. Laister izanen da eskuragarri zenbait tokitan. Koldo Viñuales Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Izar behaketa eta kantutegi berria

Gaurkoa izarrei begira jarri gara Arantza Arregiren laguntzaz, bera eta Sonia Ortizek(Soy Planetario enpresako kideak) ostirala honetarako izar behaketa bat antolatu baitute Muskildako baselizan. Ondoren, Kebenko Uskara elkarteko Koldo Viñuales izan dugu, beraiek prestatutako kantutegi baten inguruan solasteko. Izenburua: Abuztuaren 19ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko