Egun On, Auñamendi! Almadiaren eguna eta Izagako Mikel Deunarako erromeriak

Gaurko saio hasieran Izagako Mikel Deunara egiten diren erromeriak izan ditugu hizketagai Fernando Hualderekin, honen inguruko liburua egin  eta aurkeztuko baitu Agoitzen. Ondoren, Burgira pasa gara Almadiaren egunaren azken berriak jasotzera Malu Boj lagunaren eskutik. Izenburua: Apirilaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Pandemiaren etenaldiaren ostean bueltan da Almadiaren eguna

Aurtengo emankizuna ostiralean izanen du hasiera izar behaketa batekin. Aurten bi izanen dira omenduak, alde batetik Javi Eseverri areto futboleko jokalari ohia eta bestetik AstroRoncal-Erronkarizar elkartea, haiek jasoko baitute Urrezko Almadia. Goizeko egitaraua antolatu dute soilik pandemiaren ziurgabetasuna zela eta baina Almadiaren jaitsiera izanen da atentzio guztia hartuko duena. Honetaz solasteko Almadiaren elkarteko Malu Boj […]