Egun On, Auñamendi! Gartzeletako osasun eskumena, Adiorik gabe eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioa Hala Bedi irratiko lagunek Salhaketa Nafarroako kidea den Libertad Francesi eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Iruñeko espetxearen osasungintza Nafarroan kudeatu dezaten elkarretaratzea burutu baitzuten. Ondoren, Adiorik Gabe ikuskizuna eta Mikel Zabalzaren kasua izan dugu irizpide Mireia Gabilondo lagunarekin. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkari ibarreko berriak pasa zitzan. Izenburua: Azaroaren 6ko saioa […]

Mikel Zabalza adiorik gabe

Donostia 2016 kultur hirirako hainbat biktimen inguruko produkzio artistikoak burutzeko deia luzatu zuten. Deialdi horretan parte hartu zuen Mireia Gabilondo, hasieratik argi zeukalarik Mikel Zabalzaren inguruko produkzioa eginen zuela. Gaurkoan, Mireiarekin izan gara obraz eta Mikel Zabalzaz mintzatzen. Berak gaineratu digunez gustora geratu zen ateratako obrarekin eta bertaratzera animatu gaitu. Mireia Gabilondo Irati irratian.