Otsagiko Natur Interpretazio zentroak udako programazioa aurkeztu digu

Otsagabiara joateko beharrean ikusi gara beste behin ere, heldu baitzitzaigun Natur Interpretazio Zentroak aurrera eramandako aktibitateak. Aktibita hauen inguruan solasteko Patricia Alberdirekin izan gara, beraren laguntzaz egutegiari errepaso bat eman diogu. Patricia Alberdi Irati irratian

Gastronomia jasangarriaren eguna

Ez-ohiko jardunean dabiltza Otsagiko Natur interpretazio zentroan, ohituta baitaude ateraldiak eta abar antolatzera, baina horretarako momentuz itxaron beharko dute. Itxaronaldian ez daude geldirik eta Piriniotako biztanleei aukera bat jarri diete mahai-gainean, Gastronomia Jasangarriaren eguna ospatzeko bertako produktuekin hainbat errezeta egitea. Honen inguruan Patricia Alberdirekin solastu gara eta berak azaldu digu zertan datzan kontua. Errezetak ikusteko: […]