Aldaketa klimatikoa hizpide hainbat ekimen antolatu ditu Otsagabiako Natur Interpretazio Zentroak

Aldaketa Klimatikoa hizpide hartuta hainbat ekintza antolatu ditu Otsagabiako Natur Interpretazio Zentroak. Berebiziko garrantzia eman diote honen inguruan zonaldeko haur eta gazteak hezterakoan eta horretarako hainbat jardunaldi, irteera eta tailer antolatu dituzte. Hau guztiaren inguruan solasteko Patricia Alberdi lagunarekin izan gara gaurkoan.   Patricia Alberdi Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Ingurugiroaren astea eta dosi bakarreko txertoak

Gaurko saioan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Otsagiko Natur Interpretazio zentroko Patricia Alberdi izan dugu Ingurugiroaren asteaz mintzatzen. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu Ana Galarragaren eskutik dosi bakarreko txertoen inguruan solasean. Izenburua: Ekainaren 1eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Idazten eta margotzen jarriko gaitu Karekin Kulturak

Beti bikain artatzen gaitu Karekin Kulturako Kati Leatxek. Gainera plazerra bat da hainbeste gauza egiten dituen Katirekin solastea asko ikasten baitugu berarekin. Gaurkoan, Agoitzen emakumeei zuzendutako idazkera tailerra eta Otsagabian Zaraitzuko gazteendako antolatutako horma margoketa izan dugu hizketagai. Bukatzean, Urraulgoitiko lanaz ere hitz egin digu, liburu bat egiten ari baita eta horretarako argazkiak batzeko deia […]

Egun On, Auñamendi! Idazkera ikastaroa eta hormak margotzen ekimena eta Karrape irratira bisita

Gaurkoa Karekin Kulturan hasi dugu, Kati Leatxerekin batera bi ekimen berri ezagutzen, emakumeendako idazkera tailerra eta Otsagabiako Hormak margotzen ekimenak alegia. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Martxoaren 17ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioko marrazki lehiaketaz solasean

Gaurkoan Otsagabiara gerturatu gara, bertako eskolako irakaslea den Nuria Eseverrirekin egoteko. Berak azaldu digu nondikan iritsi zen marrazki lehiaketa egiteko ideia eta baita nola aurkez ditzazkegun lanak ere. Marrazkiak aurkezteko azken eguna maiatzaren 22a izanen da. Kartela: Nuria Eseverri Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Auñamemdi Gizarte Zerbitzuen dinamika berria, Karrape irratia eta Pirinioko Marrazki lehiaketa

Gaur Auritzera jo dugu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera Amaia Ubau Gizarte Hezitzailearekin egoteko, dinamika berria aurkez zezan. Ondoren, Karrape irratira  jo dugu Unai Zabaletarekin egotera. Bukatzeko, Otsagabiara hurreratu gara Nuria Eseverri irakaslearekin egotera eta bertan abiatu duten marrazki lehiaketa ezagutzera. Izenburua: Maiatzaren 6ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Iker Vicente aizkolaria Euskal Herriko txapelduna

Gaur ere gure artean izan da Iker Vicente Saralegi aizkolaria. Gasteizen Euskal Herriko txapela irabazi berritan elkarrizketa eskaini dio Irati irratiari. Bera zuzendu ostean, finaleko lana eta orain arteko ibilibidea aztertu dugu Otsagabiako aizkolariarekin. Iker Vicente aizkolari txapelduna Irati irratian

Iker Vicente: “Egunero ohean Euskal Herriko txapelketan pentsatzen dut, eta amets egin dut txapelarekin”

Iker Vicente Saralegi Otxagabiako aizkolariak Euskal Herriko Aizkolari txapelketako finala jokatuko du asteburuan. Irati irratian egiten dituen entrenamenduei buruz, bere ametsei buruz eta oraingoan txapela irabazteko dituen aukerei buruz mintzatu da. Iker Vicente Irati irratian

Egunon Auñamendi! Euskalerria irratiarekin Tuterako Nafarroa Oinez, Baztan Bidasoako albisteak Xorroxinek eta Mendixut aldizkariaren azken zenbakia

Aktualitatearekin hasi dugu astea. Astelehenero bezala Euskalerria irratia eta Xorroxin irratiarekin bat egin dugu. Iruñerriko albisteetatik Tuteraraino eraman gaitu Mikel Bujandak. Baztan eta Bidasoako aldeko albisteak eskaini dizkigu Julen Zelaietak. Rita Labianorekin Mendixut aldizkariaren azken zenbakia errepasatu dugu, eta udazkenean sortzen ari diren albisteak aurreratu dizkigu gainera. Izenburua: Urriaren 21eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]