Badatoz Pirimakumek antolatutako Pirinioko emakumeen topaketak

Iazkoan ezin ziren aurrera eraman baina aurten bai. Berriz ere elkartuko dira Nafar Pirinioetako bailara desberdinetatik etorritako emakumeak Auritzen. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta etorkizuneko Pirinioa irudikatzen eta elikatzen jarraitzeko hautua berretsi eginen dute. Honen inguruan solasteko Pirimakume emakumeen sareko Cristina Saura lagunarekin izan gara gaurkoan. Cristina Saura Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Pirinioetako emakumeen topaketak eta Karrape irratia

Gaurkoan Pirimakume emakume sareak antolatutako topaketak izan dugu mintzagai. Honetaz solasteko Cristina Saura izan dugu gurean eta berarekin batera errepasatu ditugu topaketetako nondik norakoak. Bukatzeko, Karrape irratira egin dugu bisita, Unai Zabaleta lagunaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Ekainaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Martxoaren 8an sistema arrakalatzera doaz

Potente dator Martxoaren 8a eta honen inguruan Pirimakumeko Cristina Saura eta Itziar Senberoizekin solastu gara. Pandemiak egoera okertu du sistema heteropatriarkal kapitalistaren mesedetan eta hori aldatzeko asmoz zenbait ekimen antolatu dituzte Pirimakumeko sarearen baitan dabiltzan emakume zein emakume taldeak. Astelehenean morez jantzi ditzagun gure herrietako kaleak! . Cristina eta Itziar Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Agoitzeko argazkilariak, Martxoak 8, Erronkariko konexioa eta Mikel Zabalza auzia

Gaur saioa Agoitzeko argazkilari taldea ezagutzen hasi dugu saioa Tere Leacheren laguntzarekin. Ondoren, Martxoaren 8aren baitan, emakumearen nazioarteko egunaren baitan antolatuta dauden ekimenak ezagutu ditugu Pirimakumeko Cristina Saura eta Itziar Senberoizen bitartez. Ondoren, Erronkarira joan gara Julian Gabasekin egotera. Bukatzeko, Mikel Zabalza auziaren inguruan suertatutako azken gertakariak ekarri ditugu gogora. Izenburua: Martxoaren 5eko saioa Iraupena: […]

Egun On, Auñamendi! Pirimakume, Ekomerkatua eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioan online bidezko elkarrizketa bikoitza estreinatu dugu Pirimakume asanbladaz solasteko Leire Remiro eta Silvia Calvorekin. Ondoren, NNPEK-ko Ekomerkatua ezagutzera joan gara Kattalin Barberrek lagunduta. Bukatzeko Juan Pito bentako Julian Gabasen laguntzarekin jaso ditugu Erronkaribarko berriak. Izenburua: Otsailaren 5eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Emakumeen topagune eta feminismoa ardatz duen asanblada da Pirimakume

Urteak zeramatzaten Pirinioetako emakumeak elkarguneak sortzen Pirinioko emakumeen topaketen harira. Hortik tiraka elkartze hori betikotzearen beharra ikusi zuten eta sarea bilakatu ziren. Sustrato horretatik sortu zen Pirimakume eta pasa den astean burutu zen asanblada. Bertan etorkizuneko erronkak zein formakuntzak adostu zituzten bertaratu eta bilkura online jarraitu zuten emakumeak. Honen inguruan Pirimakumeko Silvia Calvo eta Leire […]