Euskara errespetatu dezaten mobilizioei ekin diote NUPen

2019tik Euskararen plan estrategikorik gabe daude NUPen eta horren adierazle da euskararen presentziak izan duen atzerakada. Ikaslegoaren %33a euskalduna izanik ez da magisteritza ez beste gradurik euskaraz eskaintzen. Honen aurrean Nafarroako Unibertsitate Publikoan dagoen Euskara Taldeak erantzun dinamika bat abiatu du, akanpada batekin hasiera emanaz. Larunbat honetarako nafar gizartea mobilizatzera deitu dute behingoagatik euskara errespetatua […]

Egun On, Auñamendi! NUPeko Euskara taldearen mobilizazioak eta Karrape irratia

Gaur Nafarroako Unibertsitate Publikora hurreratu gara bertan akanpada deitu duen Euskara Taldea ezagutzera eta unibertsitatean euskarak zer nolako egoera bizi duen ezagutzera. Hau guztia Euskara Taldeko Unai Irigarairekin landu dugu. Ondoren, Leitzara joan gara Unai Zabaletaren eskutik Karrape irratitik bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Azaroaren 3ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa […]

Egun On, Auñamendi! Altsasuko auziko hitzaldia eta Karrape irratira bisita

Gaurko saioa Altsasu auziaz solasten hasi dugu Auñamendiko Ernaik auzi honen inguruko hitzaldia antolatu baitu. Honen inguruan Unai Irigarai Ernaiko kidearekin mintzatu gara. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Apirilaren 28ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Altsasuko auziaren inguruko hitzaldi solasaldia antolatu du Auñamendiko Ernaik

Altsasuko auzia hizpide izanen dute ostiral honetan Aribeko Aezkoako Etxean. Auñamendiko Ernaik antolatuta Altsasuko auziko auziperatutako Adur Ramirez de Alda izanen dugu bertan hitzaldi-solasaldia ematen. Gazte borroka eta antolakuntzaren garrantzia azpimarratu nahi izanen dute honekin bertako kidea den Unai Irigaraik agertu digun moduan. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan izanen da eta lekua erreserbatzea derrigorrezkoa da 620630562 telefonoan. […]

Pirinioko Soinu Banda. 2. atala: Patxi, Unai eta Ainhoa

Iniziatiba berri honekin jarraitzen dugu. Bigarren zerrenda aurkezten dutenak Unai Irigarai, Patxi Irigarai eta Ainhoa Bueno gazteak izan dira. Aupa gazteak, milesker! A ze gozamena! Abestiak: 1-(H)ari gara. Eskean Kristo eta lagunak 2-Ez dira pasako. Brigade Loco 3-Riki Raka. Gozategi 4-Herri Anitzak. Skabidean 5- Baskonia. Rotten XIII6-Gose Greban. Iheskide 7-Spoiler. Berri Txarrak 8-Arimaren Askapena. Los […]

Egun on, Auñamendi! Eutsi eta Auzperriko liburutegiaren abisuak eta Ainhoa,Patxi eta Unairen kantu zerrenda

Gaur Eutsiko lagunek eta Auzperriko liburutegiak bideratutako abisuak pasa ditugu. Ondoren 10 kantuen erronkarekin jarraitu dugu, gaurkoan gazteen txanda, Unai eta Patxi Irigaraik eta Ainhoa Buenok pasatako zerrenda ipini baitugu Pirinioko Soinu Banda 2. atalaren harira. Izenburua: Martxoaren 17ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko