Egun On, Auñamendi! Otsoak sortaraziko arazoak abeltzaintzan eta Rider Legea Naiz irratian

Saio honetan Otsoaren erasoek abeltzaintzan suerta dezaketen arazoez mintzatu gara EHNEko kidea den Fermin Gorraizekin. Ondoren, Naiz irratiko lagunek LAB sindikatuko Berta Garciari eginiko elkarrizketa ekarri dugu, Rider legearen nondik norakoak ezagutzeko. Izenburua: Abuztuaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Marina Landa, 30 urte 30 taupada eta Erronkariko Konexioa

Gaur Marina Landa bakarlaria ezagutzen hasi dugu saioa, Urrutea kanpinean kontzertua emanen baitu. Ondoren, Gonzalo Santomaren 30 urte 30 taupada elkarrizketa ekarri dugu asteburu honetan jarraituko baitu erakusketa. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko kronika pasa zezan. Izenburua: Abuztuaren 20ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Doinu goxoek jantziko dute Urrutea kanpina

Kitarra eta ahotsak lagunduta Marina Landak giro goxoa jarriko du gaur arratsaldean Gardeko Urrutea kanpinean. Zita hau aprobetxatuz bera eta bere ibilbidea errepasatzen ibili gara gaurkoan. Musika pasiotzat duen eta Beatles edota Katamalo taldeen eragina duen emakume honek, giro goxo eta intimoa jarriko duela iragarri digu. Kontzertua, gaur (abuztuak 20) arratsaldeko 19:30tan Gardeko Urrutea Kanpinean […]

Auritzen izanen da Sergio De Andres Magia duten ipuinak kontatzen

Larunbatean arratsaldeko 19tan izanen dugu Magia Duten Ipuinak aurkezten. Auritzeko Kultur etxean izanen dugu hitzordua Sergio De Andresekin. Artista polifazetiko honek narratiba eta ukitu majikoak tartekatuz beste mundu batera eramanen gaitu. Gaurkoan gurean izan dugu honen inguruan solasten.   Sergio De Andres Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Magiadun ipuinak, Afghanistango egoera Naiz irratian eta Porrotx eta Marimototsen abisua

Gaurko saioa Sergio De Andres ipuin kontalariarekin hasi dugu, Magia duten ipuinak obrarerekin baitator larunbatean Auritzera. Ondoren, Naiz irratiko lagunek Txente Rekondori eginiko elkarrizketa ekarri dugu Afghanistango egoeraz jabetzeko. Bukatzeko, Porrotx eta Marimototsen inguruko zenbait zehaztapen eman ditugu. Izenburua: Abuztuaren 19ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Zaraitzuko Ipuin Zahar eta Berriak eta Aritz Ganboaren bideak

Gaurkoa Xabier Diaz Esarterekin hasi dugu, Zaraitzuko Ipuin Zahar eta Berrien inguruan solasten. Ondoren, larunbatean Bideak dokumentalarekin etorriko dela aitzakitzat hartuta, Patxi Gaztelumendik Aritz Ganboari eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu. Izenburua: Abuztuaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Zaraitzuko istorio zahar eta berriak bildu dituen liburua aurkeztuko dute Koleto etxean

Ostiral honetan arratsaldeko 19tan aurkeztuko dute Otsagabiako Koleto etxean Zaraitzuko Ipuin Zahar eta Berriak istorio bilduma. Proiektu honen egilea Xabier Diaz Esarte laguna dugu eta aspaldian hasi zen Zaraitzuko istorioak lortzen. 53 ipuin/istorio desberdin dituen liburu honek zenbait tokitan izanen da salgai 15 euroren truke. Hau guztiaz Xabier Diaz Esarterekin solastu gara gaurkoan.   Xabier […]

Muga meategiaren kontrako helegitea aurkeztu du Potasa Meategien kontrako plataformak

Esako urtegitik 600 metrotara eta zonalde sismiko baten erdian kokatutako proiektua da Muga Meategia. Geoalcali enpresak aurrera eramanen du eta hasieratik proiektu berde eta jasangarria dela deritzote. Hala ere, Potasa Meatzeen aurkako plataformak, zenbait adituk eta inguruko biztanleek ez datoz bat afirmazio horiekin. Meategi horrek zonaldeari ezer gutxi on ekar diezaiokelakoan daude eta hainbat akats […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Mina Muga proiektuaren aurkako helegitea

Gaurkoa asteartero legez Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, Martin Juanenak Larraun-Lekunberriko kronika pasa zezan. Gero Potasa meategien kontrako plataformako kidea den Enrique Mirandarekin izan gara Esako urtegi parean ezarriko den Mina Muga proiektuaren ingurukoetaz solasteko. Izenburua: Abuztuaren 17ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Makroukuiluak eta Arbonako okupazioa Naiz irratian

Gaurkoa makroukuiluean afera zela eta Esther Monterori eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu, larunbatean honen inguruko mahai-ingurua eginen baita. Ondoren, Naiz irratiko lagunek Dominique Ameztoy Lurzaindiako kideari Arbonako lurren okupazioaren karietara eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Abuztuaren 16ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko