Euskadi Auzolana Bien Comun
Gaur berriz izan du Xanti Begiristain gurean. Gaurkoan, berak ekoitzitako Euskadi Auzolana Bien Comun iritzi artikulua etorri zaigu gurera. Xanti Begiristain Irati irratian.
Gaur berriz izan du Xanti Begiristain gurean. Gaurkoan, berak ekoitzitako Euskadi Auzolana Bien Comun iritzi artikulua etorri zaigu gurera. Xanti Begiristain Irati irratian.
Gaur Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Euskadi Auzolana Bien Comun izenburua duen iritzi artikuluarekin etorri zaigu. Bukatzeko, Genero indarkerian aditua den Rut Iturbide izan dugu abuztuaren 5ean Agoitzen izanen tailerraren nondik norakoak azaltzen. Izenburua: Uztailaren 29ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko
Gaurkoan Urmuga jaialdiaren inguruan Miguel Zeberiorekin egindako elkarrizketa berreskuratu dugu, jaialdia bihartik eta larunbata bitarte Pirinioak zeharkatuko dituelako. Ondoren, Karrape irratira joatekoak ginen baina arazo tekniko bat zela eta ezin gara Unai Zabaletarekin egon. Izenburua: Uztailaren 28ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko
Aurreko astean erizain buru izandakoaren dimisioak azaleratu zuen dena. Angelines Munarriz erizaina izan zen dimisioa aurkeztu zuena, egoerak hartara bultzatuta eta administrazio berriarekin ezin ulertuta hartu zuen hautua. Hainbat erabakik bertako langileen egoerak jasanezinak izatera eraman ditu eta batzuk zalantzatan daude jarraitu edo ez, ez baitizkiote bermerik ematen euren lana eta bizitza aurrera eramateko eta […]
Egoeraz arduratuta EHNE sindikatuko kideek zenbait hitzaldi antolatu dituzte lehen sektorean jarduteko hautua hartu edo pentsatzen dabiltzan gazteei laguntzeko. Sektorearen egoeraz eta honen etorkizunaz solastu gara EHNEko kidea den Felipe Etxetxikiarekin. Felipe Etxetxikia Irati irratian
Gaurko saioa Auritzeko Osasun Etxeko arazoen inguruan hitz egiten hasi dugu. Pasa den astelehenean arazo hauek zirela eta Angelines Munarriz erizain buruak dimisioa aurkeztu zuen eta gaurkoan izan dugu arazo horietaz solasten. Ondoren,Aralar irratia bisitatzen jarraitu dugu, bertako esataria den Jokinen ahotik kronika jasotzeko. Izenburua: Uztailaren 27ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko
Gaurkoa lehen sektoreaz solasten hasi gara EHNE sindikatuak sektore honen etorkizunaren inguruko hitzaldia antolatu baitu ostegunean Agoitzen. Honetaz, Nafarroako idazkaria den Felipe Etxetxikia izan dugu solasean. Bukatzeko, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa ekarri dugu Ugo Mayor ikerlariarekin zeina pandemiaren egoeraz hainbat hausnarketa utzi dizkigun. Izenburua: Uztailaren 26ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa […]
Gaur Pirinioak Txistuka ekimena ezagutzen hasi dugu saioa Arkaitz Ibarra lagunaren eskutik. Ondoren, Hala Bedi irratitik hartutako elkarrizketa izan dugu ESK Sarai Arceri eginikoa zaintza eta garbiketa alorretan dauden langileen eskubideen inguruan aritzen zena. Izenburua: Uztailaren 23ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko
Uztaila hasieratik dabiltza txistuek sortutako soinuak Pirinioetako herriak zeharkatzen. Txistua jendeari hurbiltzea helburu, Euskal Herriko Txistulari elkarteak Gupirinioaren laguntzarekin Pirinioak Txistuka egitasmoa jarri zuten abian. Hainbat hitzordu barnebiltzen dituen programazioa dugu eta honen inguruan bertako sustatzaile den eta Erronkarin Txistu irakaslea den Arkaitz Ibarra izan dugu gurean. Arkaitz Ibarra Irati irratian
Atzokoan jaso zuen Mari Mar Agosek 2020ko Maria Moliner saria. Telematikoki izanda ere berezia izan zen bere kideekin elkar topatu ahal izana. Gehitu digu ostirala 23a liburutegia itxita egonen dela eta aurki zenbait egunetan igogailua jartzen ibiliko direnez hainbat egunetan ezingo da liburutegira sartu. Marimar liburuzaina Irati irratian