Irati Irratiko agenda, zure sakelakoan
Eskualdean zer antolatu den jakin nahi duzu? Irati Irratiko agenda zure sakelako telefonoan jar dezakezu!
Eskualdean zer antolatu den jakin nahi duzu? Irati Irratiko agenda zure sakelako telefonoan jar dezakezu!
Izenburua: Maiatzaren 20ko saioa Iraupena: 1:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]
XXVII Auñamendi pilota txapelketaz aritu gara gaurko lehenengo elkarrizketan, Aitor Zazpek kontatu dizkigu xehetasun guztiak. Bihar jokatuko dira eskuzko finalerdiak. Koldo Osinagarekin Iruñeako Donibane auzoan gertaturiko sexu erasoen inguruan hitz egin dugu. Biharko manifestaziora deitu dute Donibaneko 17 eragilek. Izabatik Julian Gabas aritu zaigu. Zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta […]
Herri Txiki 2015-2016
Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriati izan gara, eta “Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian 2015” txostenaren inguruan aritu zaigu. Hamabostero egiten dugun bezala Xanti Begiristainekin izan gara. Ondoren, Turismo Abaurreako Nayara deitu dugu. Atzo museoen nazioarteko eguna izan zen, eta Abaurregainan egitarau oso interesgarria antolatu dute. Mabel Cañadarekin, berriz, Irati mankomunitateak antolatuko biziklapenaren asteaz aritu gara. […]
Auritzeko alkate Luis de Potestadekin izan gara gaurkoan. Lindus 2 proiektuaren inguruan hitz egin dugu, POCTEFA programako finantzaketa izanen du-eta. Aritza jatetxea ere bisitatu dugu gaur, sari bat irabazi dute eta plater irbazlea nolakoa den kontatu digute. Patxi Eugi ere elkarrizketatu dugu, Elkarpelotak antolatu duen kanpus berriaren inguruan. Asteartero bezala, Karrape irratia bisitatu dugu. Eta, […]
Aezkoako Batzarre Nagusiko Felix Jamar izan dugu gaurkoan estudioan. Irati Lau ibarrak proiektuari buruz aritu gara, POCTEFA finantzaketa izanen duelako. Errigorako kontserba loteen inguruan solastu gara, berriz, Izaskun Zabalzarekin. Loteak eskatu daitezkete jada. Asteartero bezala, Elhuyar Fundazioak sortzen duen Quark zientzia tartea entzun dugu. Aralar irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta […]
Agoizko alkate Unai Lako izan dugu gaurko lehengo elkarrizketatua. Espainiako Gobernuko Nafarroako ordezkariak Mikel Zabalzaren irudia duen murala ezabatzeko eskaera egin die, eta haren iritzia eskatu diogu. Andres Bidarterekin farmazeutiken boterearen inguruan aritu gara. Astelehenero bezala, Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 16ko […]
Espainiako Ogasun Ministeritzak udal zorren inguruko 2015eko datuak argitaratu berri ditu. Udalerriek biztanleko duten zorra bildu dugu mapa interaktibo batean. Badakizu zenbateko zorra duen biztanleko zure herriak?
Lesbos eta Idomenira egin dugu bidaia lehenengo elkarrizketan. Gaur hitzaldia izanen da Agoitzen Europako mugen inguruan Zabaldiko kideen eskutik, eta irratian ere landu nahi izan dugu gaia. Erroibarko Sorogaingo Marka ezagutu dugu ondoren, Xabi Ciak kontatu dizkigu xehetasun guztiak. Izabatik Julian Gabas aritu zaigu. Estreinaldiak errepasatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda […]