Agoizko udalak ez du Mikel Zabalzaren murala ezabatuko

Astelehenean Unai Lako Agoizko alkatea elkarrizketatuko dugu Egun on, Auñamendi! saioan goizeko 11:45ean. Gaur, Iruñean egindako prentsaurrekoan, murala ezabatzeko “elementurik ez dagoela” argudiatu du alkateak. Albaren dimisioa eskatu du, eta Nafarroako Gobernuari galdegin dio Espainiako Gobernuari kasurik ez egitea. “Benetan larria da mural hau terrorismoaren gorazarretzat jotzea”, esan du. Apirilaren 28an jaso zuen Espainiako Gobernuak […]

POCTEFA finantzaketa izanen du Lindus proiektuak

Kasu honetan Twitter bidez Auritzeko Udalak eman du notiziaren berri: @Mendixut @Iratirratia @Vidondoa @NoticiasNavarra Irati 4 valles y Lindus 2 son @CTPPOCTEFA !!!!!!! Zorionak a todos!!!!! #pirineobizirik! — Auritz-Burguete (@auritz_burguete) 2016(e)ko maiatzak 12 Lindus proiektua Europako Lankidetzarako Programaren finantzaketa izanen du, eta hegaztien migrazioa ikertzen jarraitzeko hiru urte ditu aurretik. Urrian elkarrizketa egin genion Lindus […]

Egun on, Auñamendi!

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bisita jasoko dugu gaur Agoitzen. Amalur ikuskizunaz aritu gara Joxe Mari Agirretxe Porrotxekin. Ariara ere joan gara. Bihar hasiko baitira Ariako xeiak. Ion Retegik kontatu digu zer antolatu duten. Hamabostero bezala, Aurizberriko liburutegia bisitatu dugu eta Idoia Zabaltzaren bisita jaso dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]

Erroibar, Auritz eta Luzaideko udako jarduetarako begiraleak behar dira

Artzibar-Auritz-Erroibar-Luzaideko Euskara Zerbitzuak jakinarazi duenez, udan antolatzen dituzten tailer eta jarduerentzako begiraleak behar dituzte Erroibarren, Auritzen eta Luzaiden. Uztailan eta abuztuan izanen dira haurrentzako jarduerak, eta Euskara Zerbitzuak Dindaia Fundazioarekin elkarlanean antolatzen ditu. Informazio gehiago jasotzeko edo intersaturik egonez gero, jarri harremanetan euskara zebitzuarekin (euskara@burguete.es – 948 790405) edo Dindaia Fundazioarekin (Naiara: naiara@dindaia.eus – 948 […]

Lankidetzarako Europako Programaren (POCTEFA) finantzaketa izanen du Irati Lau Ibarrak proiektuak

Aezkoako Batzarre Nagusiko kide den Javier Apat Iriarte Txapisek eman du notiziaren berri Twitterren. No todo aon malas noticias,nos han aprobado el POCTEFA a los cuatro valles de #Irati, Garazi,Zuberoa,Zaraitzu y Aezkoa — Txapis #aztnugaL (@urgein) 2016(e)ko maiatzak 12 Aezkoako Batzar Nagusiak, Zaraitzuko Batzar Nagusiak, Garaziko Mendi Sindikatak eta Xuberoako Mendi Sindikatak mugaz gaindiko elkarlanean […]

“Terrorismoa goratzen” duelakoan Agoitzen eginiko mural bat ezabatzeko eskatu du Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak

Agoizko Merkatuko plazan dagoen muralak “terrorismoari goratzarre” egiten diola argudiatuta, ezabatzeko eskatu dio udalari Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak. Muralean Mikel Zabalza zenaren irudia ageri da, alboan tortura hitza marra gorriz ezabatuta duela. Apirilean egindako torturaren aurkako mural bera marraztegatik zortzi lagun atxilotu zituzten Burlatan. Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzaren arabera, “ETA erakunde terroristarekin harremana duten […]

Egun on, Auñamendi!

Zabaldi Elkartasunaren Etxeak antolatu dituen brigadak ezagutu ditugu gaurkoan. Evak kontatu dizkigu xehetasunak. Pirinioetako AEKan egin dugu hurrengo geldialdia, aurrematrikulazioak eskaintzen dituen abantailak Izaskun Zabalzak kontatu dizkigu. PSNko Carlos Gimeno elkarrizketatu dugu, ondoren, landa eremuko eskolen inguruan. Asteartero bezala, Karrape irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren […]