Europako bandera kendu du Agoizko Udalak

Europako Batasunak errefuxiatuen eskubideak bermatzen ez duen bitartean, Agoizko Udalak batzarran erabaki du europar bandera kentzea batzar aretotik eta udaleko balkoitik.   El ayuntamiento de Aoiz ha aprobado en pleno retirar la bandera europea del balcón del consistorio y del salón de… Posted by Ayuntamiento de Aoiz / Agoizko Udala on Astelehena, 2016.eko Apirilk 11

Lau langabetu kontratatuko ditu Agoitzek, udan

Agoizko udalak lau langabetu kontratatzeko lehiaketa eginen duela jakinarazi du. Zerbitzu anitzak egiteko lan kontratua izan da, ekainaren 1etik irailaren 30ra. Deialdira aurkezteko lan eskatzaile modura egon behar da izen emanda Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentziaren batean. Eskakizunak aurkezteko epea apirilaren 20an amaituko da, 13:00etan. Agoizko Udalaren webgunean aurkitu daitezke deialdiaren oinarriak. Eskakizunak Udalaren idazkaritzan egin […]

Egun on, Auñamendi!

Duintasunez Hiltzeko Eskubidea izeneko elkarteko Nafarroako presidente Manu Eciolaza izan dugu gaurko lehenengo gonbidatua. Heriotza egokiaz eta bizi testamentuaz aritu gara, gaur arratsaldean hitzaldia eskainiko baitu Agoitzen. Idoia Zabalza Mikel Zabalzaren arrebarekin hitz egin dugu ondoren, atzo Donostiako Udalean izan baitzen, Mikel Zabalza herri ekimenarekin batera. Julian Gabasek Erronkariko azken ordua ekarri digu, Izabatik. Amaitzeko, […]

Egun on, Auñamendi!

Steilas sindikatuko Kepa Yecorarekin interinoen zerrendaren kudeaketari buruz Nafarroako Gobernuak egin duen proposamena ezagutu dugu; baita sindikatuak duen iritzia ere. Garraldara sagardo bila joan gara ondoren, eta larunbatean Errotaberri tabernan prestatu duten sagardotegi egunaren inguruan aritu gara Atziber Villalbarekin. Mikel Ortigosak Fiare Banka Etikoa aurkeztu digu. Amaitzeko, Xanti Begiristain kolaboratzailearekin izan gara. Berriak, agenda eta […]

Itoizko kableak moztu zituztela, 20 urte

Hogei urte bete dira gaur Itoitzekin Elkartasuna taldeko kideek porlana garraiatzeko sistemako kableak moztu zituztela. Ekintza ikusgarria izan zen; bai eta eraginkorra ere. Horren inguruan hitz egiteko, historian atzera 20 urte egiteko, solidarioetako bat elkarrizketatu dugu gaur: Julio Villanueva. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Hogei urte bete dira gaur Itoitzekin Elkartasuna taldeko kideek Itoizko urtegiko kableak moztu zituztela. Ekintza ikusgarria izan zen, eta horren inguruan Julio Villanueva solidarioarekin hitz egin dugu. Oparia taldeko Gonzalorekin ere izan gara, larunbatean Biskarretan joko du eta. Karrape irratia ere bisitatu dugu, eta Otsanda txakur eskolako Mikelekin ere izan gara. Izenburua: Apirilaren 6ko saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Bisausi Mankomunitateko bokal Mikel Gaztelu izan dugu gaurkoan saioan. Nafarroako Gobernuarekin hondakinen plan integralaren inguruan atzo egin zuten bileraren inguruan mintzatu gara harekin. Urtzi Arrietarekin hitz egin dugu ondoren. Kulturibar elkarteko kidea da, eta Esteribarko Leozka aldizkaria aurkeztu digu. Quark zientzia tartea ere zabaldu dugu, ondoren. Amaitzeko, Aralar irratia bisitatu dugu. Izenburua: Apirilaren 5ko saioa […]

Baietz esan dio Luzaidek emakumeen parte hartzeari

Martxoaren 24, 25 eta 26 egin zuen Bolant Eguna antolatzen duen batzordeak galdeketa, eta honakoa izan da galdeketan parte hartu dutenek esandakoa: %75 bai %20 ez %5 baliogabeak Emakumeen parte hartzeaz gain, emakumeek jantzi beharreko arroparen inguruan ere galdetu zuen batzordeak. Honakoa izan da herriak esan duena: %65 Emakumeen jantziarekin jarraitzea 18% Mutilena erabiltzearen alde […]

Egun on, Auñamendi!

Gatazka mineralak zeintzuk diren ezagutu dugu gaurkoan. Egunero egunero erabiltzen ditugun sakelakoetan daude, eta mineral horien erabilera erregulatzeko eske dabil Alboan GKE Tecnologia Libre de Conflicto izeneko kanpainarekin. Elkarteko Guillermo Otanorekin hitz egin dugu. Ondoren, Andres Bidarte deitu dugu eta fotosintesiari buruz aritu gara. Amaitzeko, Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu. Izenburua: Apirilaren 4ko saioa […]