{"id":2159,"date":"2012-01-03T13:54:33","date_gmt":"2012-01-03T12:54:33","guid":{"rendered":"http:\/\/iratiirratia.net\/?p=2159"},"modified":"2012-01-03T13:54:33","modified_gmt":"2012-01-03T12:54:33","slug":"monte-alduide-koordinakundearen-eta-seobirdliferen-prentsa-oharra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/2012\/01\/03\/monte-alduide-koordinakundearen-eta-seobirdliferen-prentsa-oharra\/","title":{"rendered":"Monte Alduide Koordinakundearen eta SEO\/BirdLiferen prentsa oharra"},"content":{"rendered":"<p>NAFAR MENDIALDEA, AZKEN KOLONIA<br \/>\nERROIBAR ETA BAZTAN, HARROBIEN ZULOAN<\/p>\n<p>Erroibar zein Baztanek hiru mehatxu larri dituzte egun, euren ingurua eta etorkizuna kolokan jartzen dituzten mehatxuak. Gure herrietan, eta euren egitura ekonomiko, sozial eta kulturalean, inongo errorik ez duten enpresek, ingurugiroa suntsitu nahi dute baliabide ez-berriztagarri bat ustiatzearren. Mehatxuok azken hamarkadetan mendialdearen despopulatze eta txirotzea sustatu duen Nafar Gobernuaren babes eta onespenarekin egiten ari dira.<br \/>\nMehatxu hauetariko bat Zilbetin egin nahi den harrobia da, europar legediak babestutako pagadi ederrean, Magnesitas de Navarra enpresak bultzatu duen proiektua. Proiektua auzitegian dago SEO.Birdlife-k eta Monte Alduide Koordinadorak aurkeztutako helegiteen onarpenaren ostean.<br \/>\nAbenduak 24ean Zilbetiko Kontzejuak bizilagunei Magna enpresak hurrengo hamar egunetan burutuko zituen ekintzen berri eman zien: zuhaitzak bota, pistak eraiki eta 800 tona material atera. Baimenak dituztela erran badute ere ez dituzte erakutsi eskatu zaizkienean.<br \/>\nBertze bi mehatxuak beste bi harrobi dira: bata Erdizekoa, Baztanen (belardi komunala), hau ere Magnak bultzatuta, eta bertzea silizea eskuratzeko Auzperrin. Hirurak Red Natura 2000 sareko ZEC berean kokatzen dira, europar babespen bereziko eremuan.<br \/>\nGaur eta hemen Monte Alduide Koordinadorak, eta Erdiz Bizirik Plataformak  ekintza hauek guztiak salatu nahi ditugu, proiektu hauek gure sare ekonomiko eta sozialaren suntsiketa bultzatuko dutela uste baitugu. Hemendik aitzina bat eginen dugu, suntsiketa ero hau geldiarazteko, eta baliabideen ustiapen jasangarri, partehartzaile eta arrazionalean oinarrituta, gure bailarendako etorkizuna eraikitzeko.<br \/>\nOrain bi urte herrietako ordezkariei horrela solastu zitzaien orduko Nafar lehendakaria zen Miguel Sanz: \u201c honetan parte hartzen  ez baduzue, ez duzue ezer edukiko\u201d. Erroibarko ordezkariek burua makurtu egin zuten. Eta irudi duenez, gauzek aldatzeko itxura handirik ez dute.<br \/>\nHarrobiak agortuko dira eta enpresen interesak mugitu eginen dira. Ordainetan geldituko zaiguna inguruari kalte itzulezina eta gure egitura ekonomiko eta sozialaren eztanda izanen da.<br \/>\nEnpleguaren garrantzia azpimarratzen digutenak, lan erreforma gogor eta zitalak onartu, zerbitzu publikoak ezabatu, eta diru publikoa interes pribatu ustelduen menpean jartzen duten berberak dira. Munduan krisia dago, euren garapen ereduaren mugak begi-bistan utziz, eta gurean ere eragina du. Gure bailarak, mendialdeko bertzeak bezala, baztertuak izan dira  utzikeria lotsagabe eta sistematikoan Nafar Gobernuaren zentralismoagatik. Orain \u201cenplegua\u201d mantratzat harturik, nahi dutena egiteko   erabiltzen dute, baita gure altxorrik ederrena suntsitzeko ere, gure ingurugiro paregabea. Posible litzateke enplegua bertze arloetan sustatzea baino horrek ez lieke etekinik ekarriko eta ez dute hartarako asmorik erakutsi. Lehen sektorea ere  indarberritu egin behar da, bere garrantzi estategikoa eusteko.<br \/>\nNafar Gobernuak arduragabetasun osoz jokatu du. Proiektu hauek Red Natura 2000\u2013ren kontrakoak dira, eta erasoa sostengatzen ari dira. Zera exijitzen diogu: gure bailaren garapen arrazionala, aspalditik zor zaiguna, biztanleriarekiko behar den begirunea eta proiektu ilegal hauen erabateko baztertzea. Jakin badakigu ez dietela gure eskaerei erantzungo, eta euren baztertze politika eta suntsiketa proiektuekin jarraituko dutela. Horregatik antolatzen jarraituko dugu, gizarte eztabaida sustatuz eta era guztietako alternatibak eraikiz, euren arduragabetasuna salatzeari utzi gabe.<\/p>\n<p>Egungo egoera ekonomiko eta sozialarekiko alternatibarik bada eta horren alde lan eginen dugu.<\/p>\n<p>Zilbeti, 2011ko abenduaren 30ean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>NAFAR MENDIALDEA, AZKEN KOLONIA ERROIBAR ETA BAZTAN, HARROBIEN ZULOAN Erroibar zein Baztanek hiru mehatxu larri dituzte egun, euren ingurua eta etorkizuna kolokan jartzen dituzten mehatxuak. Gure herrietan, eta euren egitura ekonomiko, sozial eta kulturalean, inongo errorik ez duten enpresek, ingurugiroa suntsitu nahi dute baliabide ez-berriztagarri bat ustiatzearren. Mehatxuok azken hamarkadetan mendialdearen despopulatze eta txirotzea sustatu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"jetpack_post_was_ever_published":false,"_jetpack_newsletter_access":"","_jetpack_newsletter_tier_id":0,"jetpack_publicize_message":"","jetpack_is_tweetstorm":false,"jetpack_publicize_feature_enabled":true,"jetpack_social_post_already_shared":false,"jetpack_social_options":{"image_generator_settings":{"template":"highway","enabled":false}}},"categories":[2],"tags":[],"jetpack_publicize_connections":[],"jetpack_featured_media_url":"","jetpack_shortlink":"https:\/\/wp.me\/p7eaXY-yP","jetpack_sharing_enabled":true,"jetpack-related-posts":[{"id":10120,"url":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/2017\/03\/01\/mendi-bizikletak-kintoan\/","url_meta":{"origin":2159,"position":0},"title":"Mendi bizikletak Kintoan","author":"Irati Irratia","date":"1 martxoa, 2017","format":false,"excerpt":"Pasa den astean Nafar Gobernuak onartu zituen Mendi bizikletaz ibiltzeko gune birtual baten baitan aurkeztutako 20 bideetatik 9, eta honezkero Kinto aldean markatutako bideen ingurugiro ustiapena ere onartu zuen. Proiektua Eremua Bike elkarteak aurkeztu zuen, eta osotara ia 500km-tako bideak aurkeztu zituzten Anue,Alduide, Esteribar, Baztan, Lantz eta Erroibar hartzen zituenak.\u2026","rel":"","context":"In &quot;Berriak&quot;","block_context":{"text":"Berriak","link":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/category\/berriak\/"},"img":{"alt_text":"","src":"https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/03\/kintoanbarna.jpg_2016102417_25118_11-e1488357079494.jpg?fit=938%2C439&ssl=1&resize=350%2C200","width":350,"height":200,"srcset":"https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/03\/kintoanbarna.jpg_2016102417_25118_11-e1488357079494.jpg?fit=938%2C439&ssl=1&resize=350%2C200 1x, https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/03\/kintoanbarna.jpg_2016102417_25118_11-e1488357079494.jpg?fit=938%2C439&ssl=1&resize=525%2C300 1.5x, https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/03\/kintoanbarna.jpg_2016102417_25118_11-e1488357079494.jpg?fit=938%2C439&ssl=1&resize=700%2C400 2x"},"classes":[]},{"id":5071,"url":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/2014\/06\/30\/entrevista-con-la-coordinadora-monte-alduide-sobre-la-ampliacion-de-la-mina-de-azkarate\/","url_meta":{"origin":2159,"position":1},"title":"Entrevista con la Coordinadora Monte Alduide sobre la ampliaci\u00f3n de la mina de Azkarate","author":"Irati Irratia","date":"30 ekaina, 2014","format":false,"excerpt":"Izenburua: Entrevista con la Coordinadora Monte Alduide Iraupena: 0:10 min Klikatu hemen saioa jaisteko [audio:http:\/\/iratiirratia.net\/audio\/1juanluis.mp3|titles=Egun on, Au\u00f1amendi! 14-06-30]","rel":"","context":"In &quot;Egun on, Au\u00f1amendi!&quot;","block_context":{"text":"Egun on, Au\u00f1amendi!","link":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/category\/egunon-aunamendi\/"},"img":{"alt_text":"","src":"","width":0,"height":0},"classes":[]},{"id":21150,"url":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/2024\/11\/28\/nafarroako-gobernuak-eta-magna-enpresak-darabilten-joku-makurrak-salatu-dituzte-erdiz-bizirik-plataformak-deituriko-mobilizazioan\/","url_meta":{"origin":2159,"position":2},"title":"Nafarroako Gobernuak eta Magna enpresak darabilten joku makurrak salatu dituzte Erdiz Bizirik plataformak deituriko mobilizazioan","author":"Eneko Villegas","date":"28 azaroa, 2024","format":false,"excerpt":"Aspalditik datorren arazoa dugu Erdizena. Bertan lur-sail komunaletan Magna Enpresak euren meategi berria eraiki nahi du hainbat laborantza lur bereganatuz. Hasieratik Baztango herritarrak eta administrazioak proiektu honen aurka agertu dira, bertako ekonomia kaltetu, ingurugiroan itzelezko inpaktua izanen zuela eta eremuaren pribatizazioa ekarriko lukeelako. Erdiz Bizirik plataforma sortu zuten, proiektu honi\u2026","rel":"","context":"In &quot;Abeltzaintza&quot;","block_context":{"text":"Abeltzaintza","link":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/category\/abeltzaintza\/"},"img":{"alt_text":"","src":"https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/ErdizBizirik.jpeg?fit=225%2C225&ssl=1&resize=350%2C200","width":350,"height":200},"classes":[]},{"id":17161,"url":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/2022\/03\/10\/valle-de-odieta-enpresak-kasaziora-deitu-ditu-zenbait-eragile\/","url_meta":{"origin":2159,"position":3},"title":"Valle de Odieta enpresak kasaziora deitu ditu zenbait eragile","author":"Irati Irratia","date":"10 martxoa, 2022","format":false,"excerpt":"Kaparrotzuko makro-ustiategiaren jabe den Valle de Odieta enpresak bere garaian Nafar Parlamentuan euren jokamoldea salatzen duen informea aurkeztutako zenbait eragile deitu ditu kasaziora. Horietako eragile bat Sustrai Erakuntza dugu eta honen inguruan Pablo Lorenterekin aritu gara gaurkoan. Honen aurrean gizartearen babesa eske kanpaina bat abiatu dute eta honetaz ere solastu\u2026","rel":"","context":"In &quot;Berriak&quot;","block_context":{"text":"Berriak","link":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/category\/berriak\/"},"img":{"alt_text":"","src":"https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/07\/pablo.jpg?fit=563%2C471&ssl=1&resize=350%2C200","width":350,"height":200,"srcset":"https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/07\/pablo.jpg?fit=563%2C471&ssl=1&resize=350%2C200 1x, https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/07\/pablo.jpg?fit=563%2C471&ssl=1&resize=525%2C300 1.5x"},"classes":[]},{"id":10325,"url":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/2017\/04\/04\/zilbetin-ez-da-harrobirik-izango\/","url_meta":{"origin":2159,"position":4},"title":"Zilbetin ez da harrobirik izango","author":"Irati Irratia","date":"4 apirila, 2017","format":false,"excerpt":"Kontserbazio Bereziko Gunea den Zilbetin magnesita harrobi bat eraikitzeko egitasmoa aurkeztu zuen Magnesitas Navarra enpresak 2007an eta hiru urte geroago proiektuak UPNren Gobernuaren onespena jaso zuen. Nafarroako exekutiboaren erabakia ikusirik, Seo Bird Life GKEak eta Alduide Mendia Koordinakundak auzitara jo zuten, zonaldean fauna eta flora espezie babestuak bait daude, horietako\u2026","rel":"","context":"In &quot;Berriak&quot;","block_context":{"text":"Berriak","link":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/category\/berriak\/"},"img":{"alt_text":"","src":"","width":0,"height":0},"classes":[]},{"id":3361,"url":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/2012\/10\/31\/pago-bat-zaindu\/","url_meta":{"origin":2159,"position":5},"title":"Pago bat zaindu","author":"Irati Irratia","date":"31 urria, 2012","format":false,"excerpt":"Monte Alduide Koordinakundeak antolatutako ekintza [tube]cvUlTQrMkNY[\/tube]","rel":"","context":"In &quot;Oharrak&quot;","block_context":{"text":"Oharrak","link":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/category\/abisuak\/"},"img":{"alt_text":"","src":"","width":0,"height":0},"classes":[]}],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2159"}],"collection":[{"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2159"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2159\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2159"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2159"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2159"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}