{"id":9523,"date":"2016-11-08T09:27:17","date_gmt":"2016-11-08T08:27:17","guid":{"rendered":"http:\/\/iratiirratia.eus\/?p=9523"},"modified":"2016-11-08T09:27:17","modified_gmt":"2016-11-08T08:27:17","slug":"2017an-zabalduko-dute-etxeko-ospitalizazioa-eskualdera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/2016\/11\/08\/2017an-zabalduko-dute-etxeko-ospitalizazioa-eskualdera\/","title":{"rendered":"2017an zabalduko dute etxeko ospitalizazioa eskualdera"},"content":{"rendered":"<p>Nafarroako Ospitaleguneak iragan urritik Etxeko Ospitalizazio zerbitzua ematen du Tafallako eremuan, eta datozen asteotan, Azkoien, Zarrakaztelu, Erriberri eta Artaxoara zabalduko da; horrenbestez, Osasuneko eremu horietan bizi diren 40.000 biztanlek zerbitzu hori izango dute. <\/p>\n<p>Fernando Dominguezek iragarri du, gainera, 2017an etxeko ospitalizazioak dauden plaza-kopurua bikoiztuko duela ia (90, guztira), eta 4 talde berri sortuko direla (4 espezialista, 8 erizain eta 6 ibilgailu) Iru\u00f1eko eremuan eta Iru\u00f1errian zerbitzua indartzeko nahiz zabaltzeko eta zerbitzua Nafarroako hainbat zonaldetara hedatzeko. Horretarako, 473.000 euroko aurrekontua dago.<\/p>\n<p>Lau talde horietako bi (8 plaza bakoitzean) honako leku hauetako pazienteei estaldura emateko bideratuko dira: Altsasu, Etxarri Aranatz, Irurtzun, Ultzama, Doneztebe, Leitza, Lesaka, Elizondo, <strong>Auritz<\/strong>, <strong>Agoitz<\/strong>, Zaraitzu, Izaba eta Zangoza. Beste bi talde berriek, honako hauei emango die estaldura: Iru\u00f1ea, Berriozar, Atarrabia, Huarte, Mendillorri, Orkoien, Zizur, Noain eta Gares.<\/p>\n<p>Hala azaldu du prentsaurrekoan Osasun Departamentuko kontseilari Fernando Dominguezek, eta harekin batera izan dira Nafarroako Ospitaleguneko laguntza-zuzendari Jesus Berjon; Etxeko Ospitalizazio Ataleko Maria Ruiz; eta Etxeko Ospitalizazioko eta Larrialdietako Zaintzak Ataleko zuzendariorde Marta Ancin. Dominguez kontseilariak azpimarratu duenez, &#8220;Osasun Departamentuak etxeko ospitalizazioaren aldeko apustua egiten du ohiko ospitalizazioaren ordezko gisa, abantaila kliniko asko baititu paziente eta familientzat, bai eta osasun-sistemarako ere&#8221;. Zerbitzu horrekin, etxean bertan osasun-laguntza konplexua ematen da, baldin eta pazienteak betekizun batzuk betetzen baditu eta zaintzaile baten babesa badu.<\/p>\n<p><strong>Etxeko ospitalizazioaren laguntza-eredua<\/strong><\/p>\n<p>Etxeko ospitalizazioa laguntza-eredu bat da eta, haren bidez, pazienteei bere etxean ospitale bateko zaintza medikuak eta erizaintzako zaintzak ematen zaie ospitaleko azpiegitura jadanik behar ez duten unean, baina oraindik medikuen jarraipena eta laguntza konplexua behar dutenak.<\/p>\n<p>Laguntza-eredu honek abantaila asko ditu ohiko ospitalizazioarekin alderatuz, susperraldia inguru ezagun eta erosoago batean egiten baita (etxea), senideen laguntzarekin; azken horiek, gainera, ez dute ospitalera joan beharrik eta gauak ere ez dituzte han pasa behar, ospitaleko infekzioak saihesten dira, pazienteak ez dira hainbeste desorientatzen, eta errekuperazio funtzionala bizkorragoa da.<\/p>\n<p>Gainera, ospitalizazio-mota horri esker, osasun-baliabideak aurrezten dira eta mediku espezialisten eta Lehen Mailako Arretako medikuen arteko koordinazioa hobetzen da.<\/p>\n<p>Ospitalizazio-mota hori aukeratzen duen pazienteak zenbait betekizun bete behar ditu: informazio guztia jaso ondoren bere borondatez onartzea; zerbitzua ematen den eremu batean bizitzea; eta erabateko gaitasunak dituen pertsona batekin bizitzea (zaintzailea).<\/p>\n<p>Etxeko Ospitalizazioko taldeak aldian behin bisitatzen du pazientea eta etxean beharrezko proba diagnostikoak egiten ditu, esaterako; analisiak, elektrokardiograma, tentsio arterialaren monitorizazioa, oxigeno-maila ikustea\u2026 Halaber, prozedura terapeutikoak egiten dira, adibidez: zain barneko tratamendu antibiotikoak, nutrizio artifiziala, oxigenoterapia, sendaketa konplexuak eta odol-transfusioak, beti ospitaleko arreta eta segurtasuneko berme berberekin.<\/p>\n<p>Nafarroako Ospitaleguneko Etxeko Ospitalizazioa 2008. inauguratu zen. Sortu zenetik eta 2014ra arte 4.000 pertsona inguruk baliatu dute laguntza-modalitate hori.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nafarroako Ospitaleguneak iragan urritik Etxeko Ospitalizazio zerbitzua ematen du Tafallako eremuan, eta datozen asteotan, Azkoien, Zarrakaztelu, Erriberri eta Artaxoara zabalduko da; horrenbestez, Osasuneko eremu horietan bizi diren 40.000 biztanlek zerbitzu hori izango dute. Fernando Dominguezek iragarri du, gainera, 2017an etxeko ospitalizazioak dauden plaza-kopurua bikoiztuko duela ia (90, guztira), eta 4 talde berri sortuko direla (4 [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":9524,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"jetpack_post_was_ever_published":false,"_jetpack_newsletter_access":"","_jetpack_newsletter_tier_id":0,"jetpack_publicize_message":"","jetpack_is_tweetstorm":false,"jetpack_publicize_feature_enabled":true,"jetpack_social_post_already_shared":true,"jetpack_social_options":{"image_generator_settings":{"template":"highway","enabled":false}}},"categories":[2],"tags":[],"jetpack_publicize_connections":[],"jetpack_featured_media_url":"https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/images.jpg?fit=409%2C123&ssl=1","jetpack_shortlink":"https:\/\/wp.me\/p7eaXY-2tB","jetpack_sharing_enabled":true,"jetpack-related-posts":[{"id":11346,"url":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/2017\/10\/10\/etxeko-ospitalizazioa-heldu-da\/","url_meta":{"origin":9523,"position":0},"title":"Etxeko ospitalizazioa heldu da","author":"Irati Irratia","date":"10 urria, 2017","format":false,"excerpt":"Nafarroako Ospitaleguneak Etxeko Ospitalizazio zerbitzua Iru\u00f1eko Osasun Eremu osora hedatuko du hil honetan. Beraz, laguntza-eredu hau eremuko 480.000 biztanlek jasoko dute hemendik aurrera. Zerbitzua indartzeko 7 mediku eta 16 erizain kontratatu dituzte. beraz, 945.000 euro gehiago gastua egongo da langileei dagokienez, 2015ean laguntza-modalitate honetan zeuden langileen gastuaren aldean. Bestalde, 10\u2026","rel":"","context":"In &quot;Berriak&quot;","block_context":{"text":"Berriak","link":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/category\/berriak\/"},"img":{"alt_text":"","src":"https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/10\/AURITZ_OSASUN-ETXEA.png?fit=841%2C368&ssl=1&resize=350%2C200","width":350,"height":200,"srcset":"https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/10\/AURITZ_OSASUN-ETXEA.png?fit=841%2C368&ssl=1&resize=350%2C200 1x, https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/10\/AURITZ_OSASUN-ETXEA.png?fit=841%2C368&ssl=1&resize=525%2C300 1.5x, https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/10\/AURITZ_OSASUN-ETXEA.png?fit=841%2C368&ssl=1&resize=700%2C400 2x"},"classes":[]},{"id":9977,"url":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/2017\/01\/31\/etxeko-ospitalizaziorako-ohe-berriak\/","url_meta":{"origin":9523,"position":1},"title":"Etxeko ospitalizaziorako ohe berriak","author":"Irati Irratia","date":"31 urtarrila, 2017","format":false,"excerpt":"Nafar gobernuko Osasun sailburutik jakinarazi digute Etxeko Ospitalizazioa indartuko dute 2017.urte honetan. Pazientearekiko onurak dakartzan disziplina honek gure eremuan ere indartu egingo dute. Aurreikusten denez, ospitalez kanpoko ohe gehiago egongo da Etxeko Ospitaleratze zerbitzuan 2017an, Iru\u00f1eko eta Tuterako eremuetan. Iru\u00f1eko eremuak 20 ohe zituen 2015eko urrian, eta 76 gaur egun.\u2026","rel":"","context":"In &quot;Berriak&quot;","block_context":{"text":"Berriak","link":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/category\/berriak\/"},"img":{"alt_text":"","src":"","width":0,"height":0},"classes":[]},{"id":21826,"url":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/2025\/04\/15\/irailetik-auritzeko-osasun-eremuan-pediatra-zerbitzurik-gabe-daudela-salatu-dute-zonaldeko-hainbat-herritarrek\/","url_meta":{"origin":9523,"position":2},"title":"Irailetik Auritzeko Osasun eremuan pediatra zerbitzurik gabe daudela salatu dute zonaldeko hainbat herritarrek","author":"Eneko Villegas","date":"15 apirila, 2025","format":false,"excerpt":"Pediatra Orain lemadun pankartapean bildu ziren Au\u00f1amendiko zenbait herritar irailetik hona pairatzen ari den egoera salatzeko. Auritzeko Osasun Eremuan pediatra zerbitzurik gabe daude iraila ezkeroztik, honek zonaldeko 188 haur eta nerabeei eragiten dielarik, ez baitute aukerarik osasun arreta egokitu duin bat edukitzeko. Hau, areagotu egin da, partxe bezala erabili izandako\u2026","rel":"","context":"In &quot;Aezkoa&quot;","block_context":{"text":"Aezkoa","link":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/category\/aezkoa\/"},"img":{"alt_text":"","src":"https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/04\/Imagen-de-WhatsApp-2025-04-15-a-las-19.50.32_00e42939.jpg?fit=1200%2C546&ssl=1&resize=350%2C200","width":350,"height":200,"srcset":"https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/04\/Imagen-de-WhatsApp-2025-04-15-a-las-19.50.32_00e42939.jpg?fit=1200%2C546&ssl=1&resize=350%2C200 1x, https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/04\/Imagen-de-WhatsApp-2025-04-15-a-las-19.50.32_00e42939.jpg?fit=1200%2C546&ssl=1&resize=525%2C300 1.5x, https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/04\/Imagen-de-WhatsApp-2025-04-15-a-las-19.50.32_00e42939.jpg?fit=1200%2C546&ssl=1&resize=700%2C400 2x, https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/04\/Imagen-de-WhatsApp-2025-04-15-a-las-19.50.32_00e42939.jpg?fit=1200%2C546&ssl=1&resize=1050%2C600 3x"},"classes":[]},{"id":4746,"url":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/2014\/04\/02\/bilduko-bakartxo-ruizi-elkarrizketa-gaia-landa-eremuko-osasun-zerbitzua\/","url_meta":{"origin":9523,"position":3},"title":"Bilduko Bakartxo Ruizi elkarrizketa. Gaia: landa eremuko osasun zerbitzua","author":"Irati Irratia","date":"2 apirila, 2014","format":false,"excerpt":"Izenburua: Bilduko Bakartxo Ruizi elkarrizketa Iraupena: 0:11 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [audio:http:\/\/iratiirratia.net\/audio\/3bilduILM.mp3|titles=Egun on, Au\u00f1amendi! 14-04-02]","rel":"","context":"In &quot;Egun on, Au\u00f1amendi!&quot;","block_context":{"text":"Egun on, Au\u00f1amendi!","link":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/category\/egunon-aunamendi\/"},"img":{"alt_text":"","src":"","width":0,"height":0},"classes":[]},{"id":9767,"url":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/2016\/12\/19\/indarkeriaren-biktimak-artatzeko-taldeen-estaldura-nafarroako-geografia-guztira-zabaldu-da\/","url_meta":{"origin":9523,"position":4},"title":"Indarkeriaren biktimak artatzeko taldeen estaldura Nafarroako geografia guztira zabaldu da","author":"Irati Irratia","date":"19 abendua, 2016","format":false,"excerpt":"Nafarroako Gobernuaren mendeko genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko taldeek beraien estaldura Nafarroako geografia guztira zabaldu dute, genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko beste bi talde aste honetan abian jarri ondoren. Azken horiek Iru\u00f1erriko, Nafarroa iparraldeko eta Tafallako Gizarte Zerbitzuetako barrutiei arreta emango diete, eta Lizarran nahiz Tuteran lehendik dauden barrutiei gehituko\u2026","rel":"","context":"In &quot;Berriak&quot;","block_context":{"text":"Berriak","link":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/category\/berriak\/"},"img":{"alt_text":"","src":"https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/12\/indarkeria.jpg?fit=706%2C300&ssl=1&resize=350%2C200","width":350,"height":200,"srcset":"https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/12\/indarkeria.jpg?fit=706%2C300&ssl=1&resize=350%2C200 1x, https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/12\/indarkeria.jpg?fit=706%2C300&ssl=1&resize=525%2C300 1.5x, https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/12\/indarkeria.jpg?fit=706%2C300&ssl=1&resize=700%2C400 2x"},"classes":[]},{"id":10528,"url":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/2017\/05\/10\/correos-egoitza-berria-dauka-auritzen\/","url_meta":{"origin":9523,"position":5},"title":"Correos egoitza berria dauka Auritzen","author":"Irati Irratia","date":"10 maiatza, 2017","format":false,"excerpt":"Erromes zein biztanleei zerbitzu hobeagoa emate aldean Correos bulegoa ireki egin du Auritzen. Nikolas Deuna kalean kokatutako eraikina zabaldu egin zen Maite Ezkutarik, Turismo eta Merkataritza zuzendari orokorra, Auritzeko Luis de Potestad alkateak eta Correos 2.zonako buruzagia den Roberto Asensiok lagunduta. Ordutegi zabala izanen dute goiz eta arratsaldekoa hurreratzen diren\u2026","rel":"","context":"In &quot;Berriak&quot;","block_context":{"text":"Berriak","link":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/category\/berriak\/"},"img":{"alt_text":"","src":"https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/18301601_1948053718749431_2360197197261519893_n-e1494417255701.jpg?fit=943%2C477&ssl=1&resize=350%2C200","width":350,"height":200,"srcset":"https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/18301601_1948053718749431_2360197197261519893_n-e1494417255701.jpg?fit=943%2C477&ssl=1&resize=350%2C200 1x, https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/18301601_1948053718749431_2360197197261519893_n-e1494417255701.jpg?fit=943%2C477&ssl=1&resize=525%2C300 1.5x, https:\/\/i0.wp.com\/iratiirratia.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/18301601_1948053718749431_2360197197261519893_n-e1494417255701.jpg?fit=943%2C477&ssl=1&resize=700%2C400 2x"},"classes":[]}],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9523"}],"collection":[{"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9523"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9523\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":9525,"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9523\/revisions\/9525"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/media\/9524"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9523"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9523"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/iratiirratia.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9523"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}