Eskualdeko udalen zorrak aldaketak izan ditu azken urtean. Argitaratutako azken datuen arabera, batzuetan bai behintzat. Zorra duten udal gehienek murriztu egin dute zorra; zortzik zehazki. Abaurregainan, ordea, kontrakoa gertatu da; eta 2013. urtean baino zor handiagoa dute orain. Eskualdeko gainontzeko zazpi udalek, berriz, ez dute zorrik. 2014.urteko abenduaren 31ko datuak bildu ditu Irati Irratiak.