Aurizberriko liburutegia itxita izanen da datorren bi asteak oporrak direla eta

Udako ordutegian dabil jada ekainaren 15etik Aurizberriko Liburutegian Mari Mar Agos liburuzainak. Hori bera gogorarazten hasi dugu gaurkoa. Horren ondotik ekimen gabezia nabarmendu eta datozen bi asteak Mari Mar oporretan izanen dela esan digu, beraz liburutegia itxita izanen da. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Udako lehen bero olatua eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Igandean hasi zen ofizialki udako lehen bero-olatua, zeina 3 egun jarraian 30 gradutik gora edukiko gaituen. Honen inguruan hasi gara mintzatzen David de Andres lagunarekin. Ondoren aste hasiera honetako iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Nire buruaren lotsak, 8.atala: Badostaineko erorketa

Garaiko erresuman izandako liskar edo borrokaldi batetaz solastu behar garela dirudi, baina erresuma bati baino gure kolaboratzailea den Xanti Begiristaineri bizitza erabat aldatu zion eroriko batetaz solastuko zaigu. 2010eko irailaren 10a zen, Badostain inguruan eta honela hasten da gaurko bere buruarekiko duen lotsa. Xanti Begiristain Irati Irratian:

Udako tailer eta kanpaldiak Idoia Zabaltzaren eskutik

Gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Euskara Teknikariak udarako dituzten eskaintzak bergogoratu dizkigu. Alde batetik, Aezkoan izanen diren tailerren berri eman digu eta bergogorazi bertan izena emateko epea abian dela. Bestaldetik, Agoitzen 47 haurrek uztailaren 16tik 20ra kanpaldia burutuko dutela adierazi digu.   Idoia Zabaltza Irati Irratian

Asteburuko ekaitzak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteburu gora-beheratsua bizi izan duguna meteorologia ikuspegitik, zenbait tokitan, Zaraitzun zehazki harria bota baitzuen larunbatean David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Asteburuaren errepasoa eginda aste hasierako eguraldi iragarpenarekin sartu gara.        David de Andres Irati irratian

Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteak denetarik izan dugu eguraldiaren ikuspegitik. Bero handiak, ekaitza potenteak ere. Hori bera hasi gara errepasatzen David de Andres lagunarekin. Horren ondoren asteburu honetarako iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Aste hasiera gorabeheratsua izan dugu eguraldi aldetikan David de Andres lagunarekin errepasatu dugun moduan. Ondoren asteburuko eguraldiaren iragarpenarekin sartu gara zeinetan egonkortze aldera eginen duen.        David de Andres Irati irratian