Egunotako ekaitzak eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Udaberri interesgarria izan da meteorologia ikuspegitik, bizia, aldaketa askokoa eta hori bera gustoko du David de Andresek. Aste hasierako ekaitzak izan ditugu hizketagai baita asteburuan izanen den eguraldi iragarpena ere.        David de Andres Irati irratian

Asteko ekaitzaldiak eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andres (@Noainmeteo) lagunaren eskutik

Aste ekaitztsua eduki dugu batez ere astearte arratsaldetik hasita goi geruzetako aire hotzeko boltsa batek hala eraginda. Hau errepasatu dugu gure meteorologia aditua den David de Andres lagunarekin baita astebururako izanen den iragarpena jaso ere.        David de Andres Irati irratian

Asteko eta udaberriko eguraldiari errepaso eta asteburuko eguraldia David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Udaberri fresko eta euritsua egokitu zaigu aurtengoa, halere garaiko eguraldi normaltzat har genezake David de Andresek argudiatu bezala. Errepasoa eman diogu udaberriak eman duenari eta horren ondotik asteburuko eguraldiaren berri eman digu.        David de Andres Irati irratian

Ekaitzak, aurora borealak eta aste bukaerako eguraldia David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Udaberri hau aldakortzat har genezake, azken aldian ekaitzek eta fronteek nagusitasuna hartu dutelarik. Ez hori bakarrik aurten inkluso aurora borealak ikusteko aukera izan dugu Eguzkian ekaitz potente bat suertatu baitzen. Hau guztia David de Andresekin landu dugu baita berarengandik aste bukaere honetarako iragarpena jaso ere.        David de Andres Irati irratian

Azken elur eta prezipitazioei errepasoa, antizikloia eta aste bukaerako iragarpena David de Andresen eskutik

Elurra eta euriak pasa ostean baloratzeari ekin diogu David de Andresen eskutik. Ez hori bakarrik, aste bukaera honetarako iragarpena ere helarazi digu. Korrikari dagokinez ostiral arratsalde gauean eta larunbat goizaldean eguraldi lainotua eta tenperatura freskoak espero dira, larunbata egunean zehar eguraldi eguzkitsua izanen dugula adierazi digu Davidek.        David de Andres Irati irratian

Negu eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen eskutik

Aste bukaerak eta honen hasierak elurra eta prezipitazio ugaria ekarri digu. Barealdiaren erdian izan gara gaur  David de Andresekin. Berarekin errepasatu ditugu elur geruzak eta asteburuak utzitako datuak eta horren ondotik datorren asteburuaren iragarpenarekin sartu gara.      David de Andres Irati irratian

Udaberri eguraldiari errepaso, aldaketari begira egin digu David de Andresek eguraldi iragarpena

Beno udaberri aro betean izan gara azken egun hauetan, tenperatura goxoak garairako esna genezake ez ohikoak izan direla ere. Hau guztia errepasatu dugu David de Andresen laguntzarekin. Ondoren, gaur gertatu behar den eguraldi aldaketa komentatu digu eta egunez-eguneko iragarpena eman.      David de Andres Irati irratian

Antizikloiaren garapena eta aste hasierako eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik

Astebete berarekin izan gabe eta bagenituen gogoak berarekin solasteko ea zer nolako eguraldia espero dugun datozen egunetarako. Zeinekin izan behar du ba, David de Andresekin ez bada. Berarekin aritu gara antizikloiaz elekatzen eta aste hasiera honetarako zein eguraldi izanen dugun iragarri digu ere.      David de Andres Irati irratian