Burutu dugu Irati irratiko zozketa
Hauek dira saritutako zenbakiak
Hauek dira saritutako zenbakiak
Aurreko astean erizain buru izandakoaren dimisioak azaleratu zuen dena. Angelines Munarriz erizaina izan zen dimisioa aurkeztu zuena, egoerak hartara bultzatuta eta administrazio berriarekin ezin ulertuta hartu zuen hautua. Hainbat erabakik bertako langileen egoerak jasanezinak izatera eraman ditu eta batzuk zalantzatan daude jarraitu edo ez, ez baitizkiote bermerik ematen euren lana eta bizitza aurrera eramateko eta […]
Xeiak hasi dira gure zonaldean, Hiriberriko Xeiekin eta eurak bisitatu ditugu Leire Arrese lagunaren eskutik. Ondoren, Hala Bedi irratiko lagunek Ziburuko azokaren inguruan Ladix Arrosagarairekin izandako elkarrizketa ekarri dugu. Bukatzeko, Julian Gabas izan dugu Erronkariko azken unekoak aipatzen. Izenburua: Maiatzaren 27ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko
Artelanarekin hasi dira Hiriberriko Xeiak. Lan horien artean Leire Arresek tartetxo bat eman digu berarekin egoteko eta Xei hauetan izanen ditugunak errepasatzeko. Leirek aipatu bezala giro ona ez da faltako eta bertaratu gaitezen dei egin digu. Leire Arrese Irati irratian
Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Gaurkoan irakurle taldearen balorazioa egin dugu asteartean amaitu baitziren ikasturte honetako saioak, Virginie Despentesen King Kong Teoria liburuarekin. Ondoren, ekainaren 15ean udako ordutegia hasiko dela bergogorazi digu. Mari Mar Agos Irati irratian
Saioa Aurizberriko liburutegia bisitatzen hasi dugu. Han Mari Mar Agos topatu dugu eta berarekin errepasatu dugu irakurle taldeak emandakoa. Ondoren Nafarroako Energia Trantsiziorako elkarteak bidalitako prentsaurrekoa jarri dugu, kapitalismo berdeari aurre egin eta garapen jasangarria helburu mobilizazioa deitu baitute larunbaterako. Bukatzeko, 0-3 plataformako Eider Garderen hitzak jarri ditugu ziklo honetan bizi den egoeraz jabetzeko. Izenburua: […]
Urtez urte izaten ditugu Aranzadi Zientzia elkarteko kideak gure zonaldean indusketa lanak egiten. Indusketa lan horiek egiteko kanpainak abiatzen dituzte zenbait bolondresen laguntzarekin. Aurten ere honela eginen dute eta izen emate kanpaina abiatu dute udarako. Zaldua eta Artziko indusketak eta indusketa lanak nolakoak diren ezagutzeko Aranzadi Zientzia elkarteko Oihane Mendizabal izan dugu gaur gurean. Inork […]
Gaur arkeolojiaz eta indusketetaz solasten hasi dugu saioa, Aranzadi Zientzia elkarteko kidea den Oihane Mendizabal izan baitugu Zaldua eta Artziko indusketa kanpainetaz solasten. Ondoren, Leitzara joan gara Unai Zabaletarekin egotera eta bertako kronika jasotzera. Izenburua: Maiatzaren 25eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko
Astelehenero bezala Euskalerria irratia bisitatzen hasi dugu. Gaurkoan Haritz Pascual izan dugu gurean, Iruñerriko kronika pasatzen. Bigarren geldialdia Xorroxin irratian egin dugu zeinetan Julen Zelaieta izan dugu oporretatik bueltan bertako kronika pasatzen. Bukatzeko, Ezpelzaintza elkartea eta antolatzen dituen tailerrak ezagutzen aritu gara Nayara Tanit lagunaren eskutik. Izenburua: Maiatzaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu […]
Ostiral honetan asteazkenean izadako EuroVelo3aren aurkezpenaz solasten hasi dugu, Karlos Bueno, Aezkoako Batzarreko lehendakariarekin. Ondore Arrieta Iribarren Agoitzeko dantzarien elkartekoa izan dugu Taupadak ikuskizunaz mintzo. Bukatzeko, Julian Gabas izan dugu Erronkariko azken unekoak aipatzen. Izenburua: Maiatzaren 20ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko
Ezpel Sitsak bertako ezpel basoetan izan zitzakeen ardurak bultzatu zuen honen inguruan lanketa bat egitera Nayara Taniti. Ezpelzaintza deitu zion proiektuaren baitan Ezpel haziak batzen hasi zen eta asko izan dira bilketa honetan parte hartu dutenak. Hauxe aski ez zela ikusita elkarte bat sortzea otu zitzaion eta honekin batera Ezpel sitsa ehizatzeko tailerrak jarri zituen […]
Bueltan izan dugu Xanti Begiristain bere auzolotsekin eta gaurkoan Iruñeko taxilari batekin gertatutako hartu-emana ekarri digu. Entzun! Xanti Begiristain Irati irratian