Munstro arrosa eta azken nobedadeak Auzperriko liburutegian

Berriz itzuli gara Auzperriko Liburutegira Mari Mar Agosen ahotsetik bertako azken berriak jasotzeko.  Gaurkoan azaldu digu zer moduz joan zen Baziren behin 8 liburutegiko lehen tailerra Munstro Arrosa ipuinaren ingurukoa. Baita ere euskarazko irakurle taldeaz solastu zaigu zeinetan 10 lagun batu ziren azken saioan. Mari Mar Irati irratian:

Irakurle taldeek euren kurtsoa abiarazi dute Agoitzen eta Auzperrin

Auzperrin asteartean hasi ziren Uxue Alberdiren Jenisjoplin eleberriarekin. Agoitzen aldiz, atzokoan hasi zuen bere ibilbidea Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da eleberriarekin. Irakurle taldeetaz ari gara eta biak Mikel Albisuk, Mikel Antzak dinamizatzen ditu. Berarekin egon gara bi saio hauen inguruan solasean eta errepasatu ditugu nola egin behar den irakurle taldeetan izena emateko. Hurrengo […]

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia eta zerga berrien afera Naiz irratian

Gaurkoan Auzperriko liburutegira itzuli gara Mari Mar Agos liburuzainarekin egotera eta berak ekarri dizkigu liburutegiko azken berriak. Ondoren, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa bat ekarri dugu, zerga berrien inguruan Julen Bollain ekonomilariari eginikoa. Izenburua: Abuztuaren 31ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Mi pueblo lee egitasmoaren balorazioa

Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Asteburua intentsoa izan da Mi pueblo lee jaialdia artatu baitu Auzperriko herriak. Bertan Mavi Doñate idazlea izan genuen bertaratutakoekin hartu-eman estua izaten eta jende nahiko batu zela komentatu digu Mari Marrek. Mari Mar Irati irratian:

Egun On, Auñamendi! Mi pueblo lee-ren balorazioa eta Agoitzen euskarazko bi ekimen berri

Gaurko saioa bi kolaboraziorekin eman dugu. Lehenik, Auzperriko liburutegira jo dugu bertan MAri Mar Agos topatu dugularik. Berak, asteburuan izandako Mi Pueblo Lee-ren inguruko balorazioa egin digu. Ondoren, Idoia Zabaltza izan dugu Agoitzen izanen diren Mintzakide eta Irakurle taldeez mintzatzatzen. Izenburua: Abuztuaren 4ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Nire herriak irakurtzen du eta Agoitzeko Garagardo Festa

Gaurkoa Auzperriko Liburutegian hasi dugu, Mari MAr Agos liburuzainaren laguntzarekin. Ondoren, Agoitzera jo dugu Aritz Ugalderen eskutik Agoitzeko Garagardo Festa ezagutzera. Izenburua: Uztailaren 21eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko