Garraldako eskola bizi-berritzera dator Haize-Berritu proiektua

Garraldako eskolaren inguruko hausnarketa prozesu bat jarri zuten martxan zenbait guraso eta irakasle. Tokiaren egokitzapena hizpide zenbait lan egin izan dute eta asteburu honetan eskola berari aurpegia aldatu nahiean auzolanera deitu dute. Honen inguruan, proiektua parte-hartu duen Alvaro Gil gurasoa izan dugu gurean. Auzolana ostirala eta larunbatean izanen da 10:00etatik 14:00 etara Auzolanean izena emateko […]

Hezkuntza garraio eskubidea urratuta hasiko dute Auñamendietako gazteek ikasturtea

17 familietako gazteek euren hezkuntza garraio eskubidea bermatuta ez dutela idazkia aurkeztu dute Nafar Gobernuko Hezkuntza sailan, egoerari irtenbide erreal bat eman nahiean. 17 familia hauetatik soilik 4k dute euren arazoa bideratuta eta horietatik 5ek ez dute inolako laguntzarik jaso. Orotara 24000 € inbertitu ditu Hezkuntza Sailak. Senideek aurkeztutako alternatiba 60000 €-ko inbertsioa ekarriko luke […]

Ikastetxea aukeratzeko eskubidea aldarrikatuko dute bihar Parlamentu aurrean

2013tik Nafar Gobernuak irizpide batzuk zituen ezarrita zeinetan ahalbidetzen zuen Pirinioetako ikasleak batxilergoa ikastera zihoazten institutuan erroldatu ahal izatea. Halere, aurten irizpide hori ezabatu dute eta honekin batera institutua aukeratzeko eskubidea kendu diete. Honi aurre egiteko Pirinioetako guraso elkarteek kontzentrazio deialdia egin dute biharko 12:30tan Parlamentu aurrean. Honen inguruan Maite Maisterrarekin egon gara solasean.   […]

Garraldako eskola garraioaren afera Nafarroako Parlamentuaren ateetaraino heldu da

Gaur asteazkena protestekin jarraitu dute Garraldako eskolako gurasoek, eskola garraio duina aldarrikatuz. Protesta ez da bertan bakarrik egin, Nafar Parlamenturaino eraman izan dute euren aldarria. Zuzeneko konexioa egin dugu haiekin bertan zen Karlos Bueno Patoren bitartez. Berak azaldu digu nola idazki bat eman dioten Gimeno Hezkuntza kontseilariari. Karlos Bueno Irati irratian

Eskola garraioan izandako murrizketen kontrako aldarria

Gaur protesta eguna izan dute Garraldako eskola garraioaren baitan. Nafar Gobernuko Hezkuntza departamentutik aldaketarik ez denez egon Abaurregaina, Garaioa, Orbaitzeta eta Hiriberriko gurasoek ez dituzte euren seme-alabak eskola garraioan igo. Garraldako eskolako kanpokaldean kontzentrazioa burutu dute, murrizketa salatuz. Honetaz solastu gara Patxi Encaje, Ainhoa Mendia, Maite Maisterra eta Karlos Buenorekin. Patxi Encaje Irati irratian Ainhoa […]

Egun On, Auñamendi! Garraldako eskolako garraioa hizketagai

Gaurkoa Garraldako eskolako garraioarekin dagoen arazoaz aritu gara hizketan. Horretarako, Abaurregainako alkatea den eta gurasoa den Patxi Encaje izan dugu gurean. Ondoren, Garraldako zuzendaria eta bertako ama den Ainhoa Mendiarekin izan gara bere ikuspegia jasotzeko. Hori amaituta, Garaioako Maite Maisterrarekin izan gara bere iritzia eman zezan, bera Garraldako eskolara doa haur baten ama baita. Bukatzeko […]

Murrizketak Garraldako eskolarako garraioan

Astelehenean izan genuen arazo honen berri. Aurten Nafar Gobernuko Hezkuntza departamentuak bi lineatan kokatu du Garraldako eskolako garraioa. Horrek suposatuko lukeena aztoratu ditu bertako gurasoak. Honetaz solasteko Patxi Encajerekin izan gara bera baitago arazo honi konponbidea ateratzeko lanean. Berak adierazi diguna da, edozerren gainetik haurren ongizate eta segurtasuna dagoela eta ideia horrekin lanean daudela. Patxi […]