Mugaz gaindiko harremanak sendotzeko egitasmo berri bat martxan

Hilabete zenbait daramazkite Xiberoko, Zaraitzuko eta Erronkariko zenbait herritar harremanak sendotzeko egitasmo berri bati forma ematen, batzen gaituen euskara ardatz bezala hartzen. Egitasmoek izaera eduki arren irudia ere behar dute eta orain horren inguruko proposamenak jasotzera ekinen diote. Horretarako zonaldeko hedabideen emailak jarri dituzte logoak bideratzeko eta gerora eginen diren ekitaldietan jartzeko. Ez da egitasmoa […]

Udako tailer eta kanpaldiak Idoia Zabaltzaren eskutik

Gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Euskara Teknikariak udarako dituzten eskaintzak bergogoratu dizkigu. Alde batetik, Aezkoan izanen diren tailerren berri eman digu eta bergogorazi bertan izena emateko epea abian dela. Bestaldetik, Agoitzen 47 haurrek uztailaren 16tik 20ra kanpaldia burutuko dutela adierazi digu.   Idoia Zabaltza Irati Irratian

Aezkoan udako tailerretan parte-hartzeko izen ematea ireki dute

Udan aisialdia euskaraz disfrutatzeko tailerretan parte hartzeko izen emate epea ireki dutela ekarri digu gaurkoa Idoia Zabaltza euskara teknikariak. HH eta LH 1 eta 2 adinean dauden haurrei zuzendutako tailerrak dira, euskaraz eta Aribeko Aezkoako etxean eman ohi dira astearte eta ostegunetan. Ez hori bakarrik, tailerra hauek emanen dituzten gazteen bila ari direla ere komentatu […]

Euskaraldiaren errepasoa Idoia Zabaltzarekin

Euskararen inguruko gaiak lantzen ohi ditugu Idoia Zabaltza euskara teknikariarekin izan ohi dugun kolaborazioetan. Gaurkoak Euskaraldiaren ekuatorea zeharkatua harrapatu gaitu eta egitasmo honek emandako datuen eta ekimenen errepasoa egin dugu. Auñamedi aldean 126k eman dute izena ahobizi eta belarriprest gisa, Agoitzen aldiz 138k. Hainbat ekimen egin dira Euskaraldia girotzeko oso harreman ona izan dutenak. Idoia […]

Pirinioetako bailara desberdinetako lagunek bere ahotsak batuko dituzte II. Kantuz topaketetan Otsagabian

Duela bi urte hasitako ekimenari jarraipena emanez larunbata honetan goizeko 11etan Otsagabiako Gartxot Elkartean jarri dute hitzordua Pirinio osoko kantuzaleak batzeko zita. Aurreko topaketak giro ederrean igaro ziren Erronkarin eta orain zaraitzuarrei dagokie anfitrioi lanak egitea. Elkartetik abiatu eta Otsagabia osotik kantuan ariko dira 46 kantuetako kantutegia baliatuz. Horren ondotik, 100 bat lagunek bazkaltzeko bidea […]

Martxan da 2025 Euskaraldirako rol aukeraketak

Udazkenetik udaberrira aldatu dute Euskaraldia euskararen erabilera sustatzeko ekinbide soziolinguistikoa. Jada martxoaren 15etik aurrera gure rolak aukeratzeko aukera dugu. Maiatzaren 15etik 25era zein konpromisoa izanen dugun aukeratu beharko dugu gure rolak hautatzeko, Ahobizi edo Belarriprest. Izen ematea irekia den honetan Euskaraldiko Nafarroako Koordinatzailea den Nora Gonzalez Goñi izan dugu ekinaldia aurkezten.   Euskaraldian izena emateko […]

“Del Euskera al Castellano” liburuaren aurkezpena izanen da larunbatean Orbaizetan

Peio Monteanok bere azken ikerketa liburua aurkeztuko du larunbata honetan Orbaizetako udaletxean, Orbaizeta Kultur Ekimenak antolaturik. Bertan Nafarroako egoera soziolinguistikoaren garapena egiten du hainbat datu jasoz. XVII. mendean ikerlari eta historialariak jaso duen moduan 10 lagunetatik 8k euskera zuten bere hizkuntza, gaur ordea %25ak inguru daki euskaraz mintzatzen. Garapen hori datuekin lagunduta dakarzki Mintzoa Argitaletxearekin […]

Urtarrilaren 18 eta 19an ospatuko da Itzaltzun aurtengo Gartxot Eguna

Urtarrilaren 18 eta 19an euskal kulturaren plaza bilakatuko da beste behin ere Itzaltzuko herria, bere bardo ezagunenaren omenez eginiko Gartxot Eguna kari. Bertan musika, dantzak, Porrotx, Bertsoak, bazkari eta afariak… oro har giro bikainean burutuko den ospakizuna izanen da. Hau aurrera eramateko auzolana dute oinarri eta horretarako bolondresen bila dabiltza. Herri bazkarirako txartelak ere bihartik […]

Taupa euskaldun eta euskaltzaleen mugimendu eraberritua aurkeztu dute

Bilboko Kafe Antzokian eginiko agerraldian Euskal Herri osoko dozenaka euskaltzalek Taupa euskaltzaleen mugimendua aurkeztu zuten asteburuan. Euskaldunon Topagunetik eraberritutako mugimendua dugu Taupa, zeinen euskeraren erabilera sustatzeko hainbat ekimen sustatuko dituen, baita jendearen ekinaldiak babestu ere. Mugimendua den heinean konpromiso maila desberdinei bide eman nahi die Taupak eta horretarako abian jarri dituzte zenbait erreminta eta zeregin. […]

Ostirala honetan estreinatuko da zaraitzueraz egindako Uxina laburmetraia Ezkarozen

1894an egokitutako Ainari talde baten istorioa barnebiltzen du Uxina laburmetraia. Luzia Ezkerrek gidatutako filma honek emakume talde batek otsailean Pirinioak zeharkatzean gertatutakoa izan du hizpide, bertan jasoz zerk eraman zituen holako erabaki bat hartzera. Urtebete eman dute lana ekoizten eta Ingurumen Zine Zikloaren baitan estreinatuko dute ostirala honetan. Hori aprobetxatuz Luzia Ezker zuzendariarekin izan gara […]