Iritzi-Miritzi, Pirinioetan Ze bizi? Pirinioan sortze berriak

Gaur itzuli gara Ainhoa Elizalde Ojerren kolaborazioaz gozatzera. Gaur antza bere gertuko amatasunak ekarritako iritzi eta salaketa testua ekarri digu, Pirinioan sortze berriak izenburua duena. Ez-ohiko urtea da antza Erronkariko ibarrean 10 jaiotza izanen baitira bertan eta honen inguruko komeriak ekarri dizkigu gurera.   Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian:  

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan Ze Bizi? Pirinioetan egina ala marketin hutsa?

Irratian lan egiten ibili ostean gaur kolaboratzaile gisara itzuli zaigu Ainhoa Elizalde Ojer. Gaurko artikuluan zenbaitek salmentak areagotzeko bertako edo tokiko izendegiak erabiltzearen inguruko kritika egin izan du, haien irabaziek bertan geratzen ez direlarik, kontsumo kontziente baten aldeko aldarria botaz. Testua irakurtzeko Enpresabideako webgunean duzue aukera Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian:  

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Ogasun ikuskatzailea Basajaunen lurraldean

Gaur ederki hustu ditu barruak Ainhoa Elizalde Ojerrek, haiek enpresa txikia izanik ogasun ikuskatzaile batekin izandakoak ekarri ditu gogora, betiere prosa finaz hornitutako testua irakurrita. Ogasun ikuskatzailea Basajaunen lurraldean du izenburu gaurko kolaborazioak erne entzuteko modukoa. Testua irakurtzeko Enpresabideako webgunean duzue aukera Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian:  

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? ETB Euskal Herriko periferiatik oso urrun

Gaurkoan bere kolaborazioarekin etorri zaigu Ainhoa Elizalde Ojer Iritzi-miritzi Pirinioetan ze bizi? atalaren barnean. Mintzaldi honetan ETBk ekoitztitako Piztu Telebista saioarekin izandako ika-mika ekarri digu, antza Bortuak Donostitik urrun gaudela, hori izan baita artikulu berri honen oinarria.   Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian:  

Iritzi-miritzi, Pirinioetan ze bizi? Gira ta “Vuelta” Pirinioetan

Gaur ohiko kolaborazioarekin itzuli zaigu Ainhoa Elizalde Ojer Iritzi-miritzi Pirinioetan ze bizi? atalaren barnean. Honetan Espainiako “La vuelta”-ren karietara inguruan sorturikoak izan ditu hizketagai umore finaz zipriztinduta. Ainhoak idatzitako Gira ta “Vuelta” Pirinioetan Enpresabidean Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian:  

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Pirinioetako okupak

Saio honetan itzuli da Ainhoa Elizalde gurera berak ekoitzitako hausnarketa lan batekin. Pirinioetako okupak iritzi testuan etxebizitza alorrean Pirinioetan bizi dugun problematika azaldu du, batez ere bigarren etxebizitzen aferakin suertatzen diren arazoei erreparatuz.   Ainhoa Elizalde Irati Irratian:  

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Euskararen marketinga

Gaur itzuli zaigu Ainhoa Elizalde gurera berak ekoitzitako hausnarketa eta salaketa egiteko Euskararen marketinga testuarekin. Azaleratu nahi izan du nola zenbaitzuk euren negozioaren alde egiteko euskarazko izendapenak erabili dituzten eta ondoren euskararen arrastorik ez dela berean.     Ainhoa Elizalde Irati Irratian:  

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Garagardo artisauez

Beti aritzen da fin gurean Ainhoa Elizalde Ojerrek, baina ez da bakarrik idazten ibiltzen. Beste 4 lagunekin batera Xorta Pirinioetako Garagardauaren ekoizpena daraman lan-taldea eratzen du eta honek bultzatu dio gaurko kolaborazioan artisau garagardoez solastera.     Ainhoa Elizalde Irati Irratian:  

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi?: Merkatuak, ekonomia txikiaren azken plazak

Bi astetan behin izan ohi gara berarekin eta gaurkoan ala egin dugu Ainhoa Elizalde Ojerrekin egoteko ahalegin eta plazerra. Gaurkoan, bedatsean ugaritzen diren merkatuen garrantzia nabarmendu nahi izan digu bere kolaborazioan. Entzundako kolaborazioa irakurgai duzue Enpresabidea atarian     Ainhoa Elizalde Irati Irratian:  

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi?: Despopulazio legea ala hil!

Aspaldian ginen berarekin egotekoa eta gaur izan gara Ainhoa Elizalderekin bere kolaborazioa egin zezan. Gaurkoan despopulazioa legearen beharra nabarmendu du Pirinioaren etorkizunean aukerak ireki ditzan. Entzundako kolaborazioa irakurgai duzue Enpresabidea atarian     Ainhoa Elizalde Irati Irratian: