Egunon Auñamendi! Nafarroan euskarak bizi duen egoeraren aurrean bertsotan hasteko prest

Euskalerria irratiko Mikel Bujandak asteroko kronika egin du gurean, eta arreta berezia jarri diogu euskarak Nafarroan pairatzen duen egoerari. Gaur bertan kontzentrazio bat egin da Iruñean UGT sindikatuaren egoitza nagusian. Nafarroako BertsoKabia sariketaren berri eman digu Ander Perez Bertsozale elkarteko kideak. Xorroxin irratitik Olaiak Baztan eta Bidasoako berriak kontatu dizkigu. Izenburua: Urriaren 7ko saioa Iraupena: […]

Egunon Auñamendi!
Euskalerria irratia, Xorroxin eta Erroko berriak

Astelehena izanik, Euskalerria irratiak Iruñerriko kronika eskaini digu, ostean Baztan Bidasoako agenda errepasatu digu Julen Zelaieta esatariak Xorroxin irratitik. Erroko berri eman digu Joseba Martinezek udaleko zinegotziak, batipat zuntz optikoaren inguruan egin dituzten bilkura publikoen gaineko informazioa eskainiz. Izenburua: Irailaren 30eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Euskalerria irratia eta Xorroxin irratiak denboraldi berrian

Euskalerria irratia eta Xorroxin irratiko berriak entzungo ditugu astero gurean. Iruñerrian, Baztanen edo Bidasoan zer gertatu den kontatuko digute Mikel Bujanda eta Julen Zelaieta esatariek. Nafarroako beste eskualdeetako berri Irati irratian. Izenburua: Irailaren 23ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko