Koloneko minbizia aurretiaz antzemateko programa

Gaurko saioan, Maria Angeles Munarriz Koloneko Minbizia aurretiaz antzemateko programaren azalpena ekarri digu. Berarekin batera arrazoiak eta ohiko galderak ere errepasatu ditugu. Berak azaldu digunez, minbizi mota hau goiz antzeman ezkero %90ak lortzen dute gaixotasuna gailentzea. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Gripearen aurkako txerto kanpaina

Gaurkoan, Maria Angeles Munarriz astelehenean hasiko den gripearen aurkako txerto kanpainari buruz aritu zaigu. Berarekin batera errepasatu dugu zer egin behar den txertoa jasotzeko baita zeintzuk diren arrisku gehien dituzten giza-taldeak. Argiki aipatu digu zita eskatu behar dela txertoa planifikatzeko eta nola ez bere inportantzia, txertoarena, azpimarratu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Lehen sorospenak ezinbestekoak dira bizitzak salbatzeko

Hori aipatu digu Auritzeko Osasun zentroan erizaina den Idoia Elizondok. Ostiralean Garaioan, Garaioa Udan programaren baitan, lehen sorospenen inguruko hitzaldia emanen du eta gaurkoan horri buruz aritu gara. Lehen sorospen on bat eginez gero kinka larrian dagoen pertsona baten bizitza salba dezakegu eta honezkero gomendagarria da nozio batzuk edukitzea, Idoiaren esanetan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Kajetilla baino hobe zapatila

Hala da Auritzeko Osasun etxeak “Kerik gabeko astean” azaleratu duen leloa.Gaur Amaia Zabaleta medikua izan dugu saioan, erretzearen nondik norakoak azaltzen eta Auritzeko Osasun etxeko ateak zabalik daudela erretzeari utzi nahi diotenentzat. Aitortu digu ere hobe dela erretzen hastea baina behin hasita ere badagoela uztea, gogoa besterik ez da falta. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Elkar ibili, osasunerako programa

Oihana Lorea Zabalegui ,Irune Tubia eta Angelines Munarriz-ekin hizketan egon gara, bertan azaldu bait digute zertan datza Elkar ibili proiektua. Prebentzioa eta parte hartzea oinarri, pozik ekin diotela bideari aipatu digute , osasun zerbitzu osotu bat emateko asmoz. Maiatzak 13an Elkar ibili mendi martxa eginen dute Auritzeko maiatzeko merkatua probestuta Hotel Aribetik hasita(9:30tan) Auritzeraino eta […]