Emakume baten bizitzan jasotako indarkeri desberdinak landuko dituzte larunbatean Nagoren bakarrizketa baten bitartez

“Corazon de campeona” bakarrizketa izanen da larunbatean Nagoren, emakumeen kontrako indarkeria desberdinak azaleratuko dituen lana. TDiferencia antzerki konpainiak ekoitzia, Maite Redinen gidoiari esker Ainhoa Ruiz antzezleak taularatuko du lana, zeinetan umorearen bitartez emakume batek bere bizitzan zehar jasotzen dituen mezu eta indarkeria desberdinak azaleratuko diren. Ekimena, Auñamendi aldeko Berdintasun zerbitzuak antolatua da. Antzezpena aitzakitzat harturik […]

Asteburuko elurteari errepasoa eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Lehen elurtea izan da asteburu luze honetan eta bertan izandakoak aztertu ditugu David de Andres lagunarekin. Ondoren aste hasierako iragarpenarekin sartu gara, prezipitaziorik ez da aurreikusten baina giro freskoa izanen da nagusi.        David de Andres Irati irratian

Victor Manuel Egia Astibiak bere azken ikerlana aurkeztuko du gaur Agoitzen

  Ola berriak 1766-1927. Apuntes para una historia industrial de Navarra du izenburutzat lan hau. Diario de Noticias hedabidean buruturiko kolaborazioak ditu hizpide zeinetan 40 artikulu kaleratu zituen, denak industria motako ondarearen ingurukoak. Hau lan batean bildu eta kaleratu izan du eta hori bera izanen da aurkeztu eginen duena gaur (abenduak 5) Agoitzen. Hau aitzakitzat […]

Oihane Zuberoa Garmendia Glariak Lauaxeta saria eskuratu du Bi Aldiz Iraun olerki-liburuarekin

Urtebete jada gurean izan zela Oihane Zuberoa Garmendia Glaria olerkigile erronkariarra “Bi aldiz iraun” liburua aurkezten. Han hemenka ibili ondotik, lanak fruituak ematen darrai eta aurreko asteburuan Bizkaiako Foru Aldundiak 35 urte beherako Lauaxeta Saria eman zion olerki-liburu honengatik. Hau aitzakitzat harturik, berarekin solasteko parada hartu dugu sari honek zer ekarri dion jakiteko.     […]

Azaro bero eta lehorrari errepasoa eta asteburuko eguraldia David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Azaro bero eta lehor bat izan dugula kontatu digu David de Andresek. Horren ondoren asteburu luze honetarako eguraldi iragarpena ekarri digu, azalduz lehendabiziko elurtea izan daitekeela.        David de Andres Irati irratian

Lakabe, Elorrio eta Iruñeatik pasako da Escamot jaialdi ibiltaria

Escamot jaialdi ibiltaria 10 urte beteko ditu aurten. Hainbat musikarik Euskal Herria eta Katalunia batzeko modu herrikoia bilatzen aritu ziren eta holan sortu zen Escamot jaialdia, musika eta dantza oinarri dituena. Urte batzuk dira ere gurera, hau da, Lakabera etortzen direla eta aurten ere hala izanen da, abenduaren 6an Lakaben jaialdia dantzaldi eta kantaldi parte-hartzaile […]

Proposamen interesgarriekin eta estreinaldi batekin dator Otsagabiako NIZek antolatutako Ingurumen Zine Zikloa

Lan handia egiten dute Otsagabiako Natur Interpretazio Zentrokoek. Irteerak, tailerrak,… eta urteroko Ingurumen Zine Zikloa. Zubi forala iritsita aurten ere animatu dira zine zikloa antolatzera eta proposamen interesgarriak dakarzkigute. Lehena, abenduaren 5ean 18:00etan “Mujeres de viento, tierra y ganado” izanen dugu Otsagabiako NIZeko egoitzan. Bigarrena, estreinaldi bat da, bertako zuzendaria den Luzia Ezkerrek ekoitzitako Uxina […]

Ostirala honetan estreinatuko da zaraitzueraz egindako Uxina laburmetraia Ezkarozen

1894an egokitutako Ainari talde baten istorioa barnebiltzen du Uxina laburmetraia. Luzia Ezkerrek gidatutako filma honek emakume talde batek otsailean Pirinioak zeharkatzean gertatutakoa izan du hizpide, bertan jasoz zerk eraman zituen holako erabaki bat hartzera. Urtebete eman dute lana ekoizten eta Ingurumen Zine Zikloaren baitan estreinatuko dute ostirala honetan. Hori aprobetxatuz Luzia Ezker zuzendariarekin izan gara […]

Haur eskoletan dagoen euskarazko eskaintza eskasa salatuko du Iruñeko euskalgintzak abenduaren 11n

Iruñeko Euskalgintzak nafar jendartea mobilizatzera deitu du datorren abenduaren 11n Iruñean udalak egindako haur eskoletan euskarazko lerroaren eskaintza eskasa salatzeko. Udal gobernua aldatu arren ezer gutxi aldatu da alor honetan eta hori bera salatuko dute arratsaldeko 17:30tan izanen den mobilizazioarekin. Honen inguruan Iruñeko Euskalgintzako kidea den Amaia Razkinekin solastu gara.     Amaia Razkin Irati […]

Unai Laso izan dugu 2024ko Lau t´erdiko txapelketa errepasatzen

Igande arratsaldea Bizkaia Arena frontoia beteta, 2024ko Lau t´erdiko txapelketako finalean Unai Laso eta Peio Etxeberria. Peiok abiatu zuen finala 5 tantutako aldea hartuz eta gerora mantenduz. Hor pasa zituen Unaik momenturik zailenak baina bere botilero eta laguna den Jon Mariezkurrenak partiduan sartzen lagundu zion eta nola gainera. Behin berdinketa lortuta hasi zen Unai bere […]