Egun On, Auñamendi! Erronkari eta Jokin Martinezen bigarren zerrenda

Gaur  Juan Pito bentara gerturatu gara Julian Gabas lagunarekin egotera. Bertatik ekarri dizkigu Erronkariko azken berriak. Bukatzeko Jokin Martinezek helarazitako bigarren zerrenda ekarri dugu gogora. Asteburu mamitsua datorrela ikusita agendaren errepasoa ere egin behar izan dugu. Izenburua: Uztailaren 24ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Saioa eta Iruneren zerrenda

Gaurko saioaen hasieran Lekunberri aldera jo eta Martin Juanenarekin elkartu gara bere kronika pasa zezan. Bukatzeko, Abaurregainako Saioa eta Irunek helarazitako musika zerrenda berreskuratu dugu. Izenburua: Uztailaren 14ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Txorrota landetxeko zerrenda

Gaurko saioa abisu bat pasatzen hasi dugu. Ondoren Lekunberri aldera jo eta Martin Juanenarekin elkartu gara bere kronika pasa zezan. Bukatzeko, Txorrota landetxetik helarazitako musika zerrenda jarri dugu. Izenburua: Ekainaren 30eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Karrape Irratia eta Oihane eta Josebaren zerrenda

Gaur saioa Oihane Ordoñez eta Joseba Amatriak eginiko zerrendarekin hasi gara. Zerrendaren erdian etenalditxo bat egin eta Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotsatik Leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Ekainaren 17ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Asteko abisuak eta Jose Ignacio Ubauren zerrenda

Gaur, aste hasiera zenez hainbat jakinarazpen eman ditugu, liburutegikoak eta Astean Behin jolasekoak. Bukatzeko, Jose Ignacio Ubauk egindako zerrenda berreskuratu dugu eguna alai zezan. Izenburua: Ekainaren 15eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Karrape irratia, egur loteak Aezkoan eta Aitziber Larrearen zerrenda

Gaurkoa Aezkoako batzarreak helarazitako egur loteen abisua pasatzen hasi dugu. Ondoren, Aitziber Larreak helarazi zigun kantu zerrenda berreskuratu dugu tartean, etenaldi bat eginez Karrape irratiko Unai Zabaletaren kronika jasotzeko. Izenburua: Ekainaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko