Urtero bezala Auñamendi Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak jaibusa antolatu du. Hurrengo larunbatean Agoitzera joateko aukera izanen da, sei euroren truke. Abuztuaren 15an, berriz, Jaurrietara joango da autobusa.
Trafiko istripuak saihesteko kanpainaren baitan jarri du martxan mankomunitateak zerbitzua. Autobusak gaueko 23:30 irtengo dira, eta goizaldeko 4:30 eta 7:30 izango da itzultzeko aukera. Tiketak Haizea eta Errota tabernetan erosi daitezke.