Paquita Lusarretak eta Miguel Unzitik jaurtiko dute suziria Agoitzen

Modu berezia biziko dituzte aurten Paquita Lusarretak eta Miguel Unzitik Agoizko jaiak. Haiek izango baitira jaiei hasiera ematen dien txupina jaurtiko dutenak. Agoitz, iragana gogoan dokumental eta liburuan azaltzen direnen artean zozketa bat egin ondoren aukeratu dituzte.

Unai Lako alkateak jai agurrean azaldu zuenez, “gure agureak dira. Agoitz, iragana gogoan liburua eta dokumentalari ahotsa eta aurpegia jarri diote.
Haien testigantzen bidez XX.mendeko Agoitz horren zirriborroa osatzeko aukera izan dugu, modu entretenigarri eta hurbil batez, onberatasun, samurtasun eta emozioz beterikoa”.

Nafarroa Behereko plazan dvd-liburuaren salmenta izanen da jaietan.

agoitz_n