Javi-Luismi eta Iñaki-Xabi bikoteak lehiatuko dira Garaioako pala goma txapelketako finalean

Bostgarren aldiz pala goma txapelketa egin dute Garaioan. Udan egin dituzte partiduak, eta asteburu honetan finalak jokatuko dira Herri Aldea pilotalekuan. Laugarren urtez, gainera, frontenis txikiko txapelketa ere egin dute.

Pala gomari dagokionez, Javi-Diego eta Alberto-Arturo bikoteen artean izango dira hirugarren eta laugarren postuak. Finalean, berriz, Javi-Luismi eta Iñaki-Xabi bikoteak lehiatuko dira.

Eguna borobiltzeko, ardoaren erronka egingo dute Maisterra-Merindano eta Calvo-Erburu III bikoteeek.

IMG-20150901-WA0001