71 urteko gizonezko bat hil da auto istripuz, Garraldan

Goizeko 11.03etan gertatu da ezbeharra, NA-140 errepediko 5. kilometroan, Garralda inguruan. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, errepidetik irten da 71 urteko gizonak gidatzen zuen autoa eta zuhaitz baten aurka kolpea eman du. Suhiltzaileak eta Guardia Zibila bertan dira.