Eskuin muturreko taldeek eta poliziek eragindako indarkeriaren biktimen legearen aurka jo zuen Madrilek, abenduan, legea Auzitegi Konstituzionarera eramatea erabakiz. Espainiako Gobernuaren ustez, «justizia paralelo moduko bat» sortzeko egin dute Nafarroako legea.
Polizia indarkeriaren biktimen senideek aitzakia dela deritzote, eta hala azaldu dute gaur Katakraken egindako agerraldian. Nafarroako Gobernuari, gainera, egia, justizia eta aitortza aldarrikatzen segitzeko eskatu diote, “mugen eta oztopoen gainetik”.
Arrazoi politikoengatik hildako senideren bat dute agertutako denek. Horien artean izan dira Idoia eta Begoña Zabalza, Mikel Zabalza orbaiztarraren arrebak. Idoia Zabalzarekin hitz egiteko aukera izan dugu:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.