Bi erromes erreskatatu dituzte helikopteroz, Lepoederren

Auritzeko suhiltzaileek Mallorca eta Sevillako bi erromes erreskatatu zituzten atzo helikopteroz. Bizikletaz Donejakue bidea egin nahi zuten, Donibane Garazitik Orreagara Lepoederretik igarota. Bide hori erabiltzea debekatuta dago neguan. Elur jausiak gertatzeko arrisku altua da bertan, 5tetik 4.

Auritzeraino eraman zituen helikopteroak, eta osasun etxean artatu zituzten.

5.810 euroko faktura
Joan den astean erreskatatutako erromesei 5.810 euro fakturatu dizkio Barne Ministeritzak: 5.360 euro hanka hautsi zuenari (helikopteroa mugiarazteagatik eta hamaika pertsona 12 orduz berarekin egoteagatik) eta 450 euro besteari.

Iruzkindu